Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak "poztasunez" hartu du erreforma elektrikoaren akordioa salneurrian izango duelako eragina

2013-12-19

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia "pozik" agertu da EAJak eta Industria Ministeritzak bidesari elektrikoen inguruan lortutako salneurri-murrizketa akordioa dela eta. Tapiak adierazi duenez, itun hau kostu ekonomikoak murriztuko die "euskal enpresa gehienei". Sailburuak hitzarmenaren bi atal azpimarratu ditu: alde batetik, 30 eta 45 kilovoltioko bidesarien konexio-tarte berri baten sorrera, euskal enpresek gaur egun erabiltzen duten konexioari egokituta; eta bestetik, "sarbide neurrien beherapena", %30 2014an eta %20ko beherapen osagarria 2015ean. Sailburuak esan du lanean jarraituko duela erreforma elektriko hau ez delako onena. Edozein kasutan, Tapiak azpimaratu du euskal enpresek "bermatuta" izango dutela aurreikusita zegoen salneurrien hobekuntza.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak adierazpen hauek egin ditu gaur eguerdian Euskalduna Jauregian Eroskirekin sinatutako hitzarmen baten ostean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)