Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak SOS Deiak Koordinazio Zentroak eta larrialdietako 112 telefonoa indartuko ditu pertsonen bilaketa eta erreskatea hobetuko dituen geolokalizazio-tresna berri baten bitartez

2013.eko abenduak 20

Telefono mugikorretarako doako aplikazioa da, erantzun-denborak optimizatzeko aukera emango duena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anituak, Euskal Mendizale Federazioko lehendakari Joseba Ugaldek lagunduta, geolokalizazio-tresna berri bat aurkeztu dute Bizkaiko (Txurdinaga-Bilbao) SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan. Horren bidez, esperientzia pilotu gisa eta modu esperimentalean, SOS Deiak Koordinazio Zentroak eta larrialdietako 112 telefonoa indartu nahi dira; hain zuzen ere, pertsonak bilatu eta erreskatatzeko lanak hobetzen lagunduko duen doako aplikazio berri bat telefono mugikorretan jarriz.

Tresna berriaren izena Alpify da eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek –mendiarekin, boluntariotzarekin eta babes zibilarekin loturiko hainbat talderekin batera– proban jarri dute haren eraginkortasuna. Eskuragarri dago nahi duten herritar guztientzat.

GPS, 3G/Gprs eta GSM teknologian oinarrituta, Alpify aplikazioak erabiltzaileei ahalbidetzen die kokalekua eta une horretara arte egindako ibilbidea erakustea eta balizko erreskate baterako denborak murriztuko ditu. Gainera, arrisku larriko egoeran egonez gero, SOS Deiaki alarma-seinale bat bidali ahalko zaio.

Tresna berriak emandako datuak SOS Deiakeko langileek kudeatuko dituzte kontrol-panel baten bitartez.

Bestalde, sistema honek ere aukera ematen du eremu geografiko zabaletan bilaketa- eta erreskate-lanetan diharduten giza baliabideen hedapena txekeatu eta optimizatzeko; zeren, daraman geolokalizazio-sistemaren bidez, arakatutako aldeak berehala zehaztuko baitira. Internetera sartzerik ez badago, erabiltzaileak bere kokalekua zehaztuko duen SMS bat bidali edo zuzenean 112 telefonora deitu ahalko du.

Autobabesa

Aipatutako abantailez gain, aplikazio berria berez autobabeserako tresna garrantzitsua da aire zabaleko jarduerak –batez ere, mendizaletasuna– gustukoak dituztenentzat.

Segurtasun Sailaren helburua da sistema berri hau modu orokorrean ezartzea; haren ezaugarriek, desagertuta edo arrisku-egoeran dagoen pertsona bat aurkitze aldera, denbora eta baliabideak aurrezten lagunduko dutelako. Horretarako, erabiltzaile potentzialek Alpify doako aplikazioa beren telefonora jaitsi beharko dute.

Une honetan aplikazioa bateragarria da Android, iPhone eta BlackBerry aplikazioentzat.

Geolokalizazio-sistema berriaren beste abantaila batzuk

Larrialdia gertatzen denean, pertsonak aurkitu, bilatzaile bidez kokatu eta egin duen ibilbidea jakiteaz gain, tresna honek ere ahalbidetzen du SOS Deiaken kontrol-eremuaren barruan dauden pertsona guztiei segurtasunarekin loturiko mezuak bidaltzea (hizkuntza askotan).

Halaber, sistema berriari esker aurreko orduetan eremuan egon diren pertsonen ibilbidea eta kokalekua jakin ahalko dira eta; bestetik, alerta batean inplikatuta dauden pertsonei buruzko datu interesgarriak emango ditu, hala nola izen-abizenak, hizkuntza, larrialdia gertatuz gero harremanetarako eskuordetutako pertsona, haren telefono-zenbakia eta GPS lokalizazioa, latitudea, longitudea, altitudea eta gorabehera gertatu den ordua.

Aplikazio berriak Euskal Autonomia Erkidegoan aldi berean konektatutako 40.000 pertsonari zerbitzua eman diezaieke.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ercillagorka
    2013.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @GaurDaBihar: 112 eta SOS Deiak.erao appa #Android eta iOS.erako. Bazan garaia, ez da?- http://t.co/xhQUx1V8xq

  • @CyberEuskadi
    2013.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    SOS Deiak y el teléfono de emergencias 112 se refuerzan con una herramienta de geolocalización http://t.co/OWgcqeImCu

  • @vllona
    2013.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    Seguridad refuerza los centros de Coordinación SOS Deiak y el teléfono de emergencias 112 con una nueva herramie... http://t.co/UTPKHKOD82

  • @rgartzia
    2013.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    Seguridad refuerza los centros de Coordinación SOS Deiak y el teléfono de emergencias 112 con una nueva... http://t.co/HhdWBgrA9a

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gaizka Etxabe (Técnico Dirección Atención Emergencias), Joseba Ugalde (Presidente Federación Vasca de Montaña)