Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak uste du azken berri ekonomikoek 2014 “hobea” iragartzen dutela

2013.eko abenduak 19

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua den Josu Erkorekak “itxaropenez” ikusten ditu azken egunotan makina-tresna, metal edota ontziolen sektorean iragarritako kontratuak. Nahiz eta “zuhurtzia” eskatu duen egoera ekonomikoa baloratzerako orduan, Erkorekak uste du azken berri hauek 2014rako bide “hobea” erakusten dutela.

Erkoreka sailburua Xabier Lapitzek zuzentzen duen Onda Vascako "Euskadi Hoy" saioan elkarrizketatu dute. Elkarrizketan, Erkorekak gogorarazi du bihar bozkatuko dela Aurrekontuen Proiektua Legebiltzarrean, eta aurrekontu-egonkortasuna eta erakunde-egonkortasuna ekarriko duten akordioak azpimarratu ditu. Adierazi duenez, konfiantza sortzeko lagungarriak izango dira, eta, ondorioz, suspertze ekonomikoa eta enplegua ekarriko dute.

Funtzio Publikoko Mahaiko negoziazioen gainean galdetuta, sailburuak, alorreko titularra bera, azaldu du Jaurlaritzak «hitz egiteko prest jarraitzen duela» eta, esan duenez, sindikatuak direla mahaitik altxatu direnak. Sailburuak adierazi du Jaurlaritzak lege-esparrua «errespetatu» behar duela, nahiz eta «ados egon ez». Onartu du, hori bai, testuingurua ez dela onena langile publikoentzat. Erkorekak eskua luzatu die eta «hitz egiteko prestasuna» berretsi du.

Parot doktrina deituari buruzko Europako epaiari dagokionez, Erkorekaren iritzian, «aurkakotasun judizial gutxi-askorekin» epaia bete betetzen ari da, eta hori giza eskubideei dagokienez «positiboa dela» esan du. Horri lotuta, espetxe-politikari lotuta, sailburuak esan du «birgizarteratzea» behar zukeela xede, ez mendekua.

Azkenik, Erkorekak Europatik etorritako albisteei heldu die, San Mamesen eraikuntzari buruzkoei hain zuzen ere. Sailburuaren ustean, San Mamesek «berme juridiko guztiak ditu» eta, azpimarratu duenez,  «herritarrei irekitako kirol-instalazioa da». Horrenbestez, espedienterik ez irekitzeari «logiko» iritzi dio.



Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)