Berriak Segurtasuna
Eu

Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren egitura berrira egokitu du prestakuntza-plana, ertzainentzako 60 ikastaro eta 12.000 matrikula baino gehiago antolatuta

2013.eko abenduak 18
2014an hasiko da plantilla berritzeko planaren exekuzioa, 120 ertzain berri, gehienez, hartzeko hautaketa-prozesu bat deituta

2014ko urteko jardueren plana onartu du gaur Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia buru zuela eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuorde Josu Zubiaga, Arkauteko Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo era han zirela. Jarduera-planean 180 ikastaro eta 20.000 matrikulatik gora aurreikusi dira Ertzaintzako, udaltzaingoetako, larrialdi-zerbitzuetako, babes zibileko eta beste zenbait taldetako kideentzat.

Ertzaintzaren kasuan, prestakuntza-plana egitura berriari egokitua da, eta 65 ikastaro eta 12.525 matrikula aurreikusi dira, batik bat ertzain-etxeetako herritarren segurtasuneko unitateko eta ikerkuntza unitateko kideei zuzenduak, horietan egin baitira aldaketa handienak.

Hala, patruilan ibiltzen diren ertzainen prestakuntza-eskaintza handitu egin da hainbat ikastaro berri eskainita: errepide-eragiketen segurtasuna, sua tarteko denean nola jokatu, dokumentu ofizialen benetakotasuna eta eskopetarekiko tiro-teknikak.

Halaber ugaritu dira ikerkuntza-unitateko ertzainentzako ikastaroak, gai berrien inguruko ikastaroekin, hala nola herritarren zerbitzupeko polizia, ikerkuntzaren elementu juridikoak, baliabide teknikoen bidezko ikerkuntza, begizko miaketak, polizien babes pertsonala eta ertzainentzako EI-GI arloko prestakuntza espezifikoa.

Horrez gain, informazioko giza iturrien tratamenduari eta informazioa prozesatzeko eta dokumentuak analizatzeko teknikei buruzko ikastaroak ere eskainiko dira.

Udaltzainen matrikulazioei dagokionez, 4.933 aurreikusi dira; Larrialdien eta Babes Zibilaren alorrean diharduten lagunentzat, berriz, 2.695, eta azken 300 bestelako taldeetako kideentzat.

Udaltzaingoen kasuan, bitartekoen lan-poltsaren sorrera da aipagarria; Arkauteko Akademiak gaitegia prestatzen, hautaketa-prozesuan eta ondorengo prestakuntzan hartuko du parte. Helburua da udarako lanpoltsa operatibo egotea.

Larrialdiei eta Babes Zibilari dagokienez, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak lehen aldiz hartuko ditu bere gain suhiltzaile-zerbitzuetarako sarbide-ikastaroak. Apirilean Bizkaikoa izango da, eta irailean, berriz, Gasteizkoa.

Hori guztia uneoro eutsita, eta are hobetuta, suhiltzaile profesionalei, larrialdietako suhiltzaile boluntarioei, Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariei eta suhiltzaile boluntarioei zuzendutako eguneratze- eta hobetze-ikastaroak.

Arkauteko Akademiak, besteak beste, konpromiso hauek hartu ditu 2014rako: euskara sustatzea eta giza eskubideen errespetua.

Azken kasu horretan aipatzekoa da giza eskubideen alorreko prestatzaileak prestatzeko ikastaroak, gizon-emakumeen berdintasuna linguistikoaren alorrekoak, eta Giza Eskubideen alorreko poliziako jardunbide egokiei buruzko jardunaldiak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2013.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    La Academia Vasca de Policía y Emergencias de Arkaute adapta el plan de formación a la nueva estructura de la... http://t.co/jO2lPZ2pL3

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)