Berriak
Eu

URA-k Karabeleko zubiaren ordezkatze lanak abian, Hernanin

2013.eko abenduak 18

Uraren Euskal Agentzia-URAk - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikia - gaur egungo Karabeleko Zubiaren ordezkatze lanak hasi ditu. Urumeako arroan uholde arriskua murrizteko planaren neurrien artean esanguratsuenetarikoa da. Plan horretan, 2004ean, adierazten zen beharrezkoa zela ur handien sasoian ur lamina jaitsaraztea Urumean zehar, bereziki Hernaniko eremu honetan. Hartara aurreikusten zuen existitzen ziren zubietan lanak egin beharra, eta urpean gera zitezkeen eremuetan uraren bideratze lanak egin beharra.

Beraz, hasi berri den lan honek erantzuna ematen dio Karabelen maiz izaten den ur-laminaren igoerari. Kontuan izan eraitsi behar den zubia XIX. mendean eraiki zela bi ibai ertzak konektatzeko, okupazioa eta hirigintza txikiagoa zenean. 70. hamarkadan ibaiaren eskuinaldean - jada urperagarri zen eremuan- eraiki zen Karabel auzoak zuen kota baino altuagoan. Horrek ur dinamikaren aldaketa ekarri zuen, baita ur-laminaren hazkundea ere, eta bereziki ur goraldien sasoian zubiak berez sortzen zuen laminaren hazkundea areagotu zuen. Horregatik, ur goraldiek uholdeak ekarri dituzte maiz eremura: 1983ko abuztua, 2004ko urtarrila edota 2011ko azaroa.

Arazoaren aldian-aldiko errepikapena kontuan izanda, sasoiko Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak bideratze lanak egin zituen, Karabeleko zubitik uretan behera, antzinako Orbegozo fabrikaren bukaeraraino, rugby zelairaino. Nahiz eta ibaiaren bideratze lan hauek ibaiaren egoera hobetu - batik bat, emari txikiagoko ur goraldietan - jakina zen karabeleko egoerak indar handiagoko ekintza behar zuela.

Gauzak horrela, karabeleko ordezkatze lanei ekin zaio. Azken hiru hilabeteetan, aldez aurretik egin beharreko lanak egin dira, zubian egin beharreko lanen prestaketarako. Besteak beste, ibaian penintsulak sortu eta babestu, eremuan landaretza kendu, zubi berria izango den aldamenean diren irlak dragatu. Egindako lan hauen artean nabarmentzekoak dira zubi berriaren ibai ertzetako oinen zimendatze lanak.

Behin aldez aurretiko ekintza horiek eginda, gaur egungo zubiaren eraisketa hasi ahal izango da, gero berria eraiki ahal izateko. Berriak ez du haberik sartuko ur ibilguan, lirainagoa izango da eta altuera handiagokoa izango da.

Lan hauek ur hustuketarako ahalmena nabarmen handituko du eremuan. Etorkizunean eremuan egingo diren beste ekintzekin batera (lezoi bat eraikiko da ibai ertzean), lan hauek ur lamina jaitsaraziko dute Hernanin, 100 urteko itzultze-aldiko ur goraldiei eusteko adina.

Lanak 19 hilabete irautea aurreikusten da, eta 2.345.363,50€tako aurrekontua egotzi zaio.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko