Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Danobat taldeak iragarritako kontratu berriak ekonomian tendentzia aldaketa dagoelaren seinale dira

2013-12-18

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiaren ustez Danobatgroup-ek lortutako 103 milioi euroko kontratua “oso berri ona da” euskal ekonomiarentzat. Nahiz eta sailburuak zuhurtzia eskatu duen, aitortu du berri hau, gainontzeko sektoreetan iragarritakoekin batera, euskal ekonomian “tendentzia-aldaketa” bat nabari dela eta etorkizuna modu baikorrago baten ikusi dezakegula. Sailburuaren hitzetan, Danobatgroup-en arrakasta, taldeak formakuntzan, ikerketan, nazioartekotze estreategian eta bertoko hornitzaileak erabiltzean egindako apustuan datza.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Industria sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloak Danobatgroup bisitatu dute gaur goizean. Danobat taldeak gaur jakinarazi du hiru kontratu eskuratu dituela tren sektorerako, guztira 103 milioi eurokoak. Kontratu hauek, taldeko presidentearen hitzetan “hitorikoak” dira eta dabobat taldea munduko “líder” posizioan jartzen dute.

2 iruzkin
  • @CyberEuskadi
    2013-12-19

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco cree que los nuevos contratos de Danobatgroup se suman a un “cambio de tendencia” en la economía" http://t.co/IeBRDDe14I

  • @IDEKO_IK4
    2013-12-18

    Comentario de Twitter:
    DANOBATGROUP, grupo cooperativo de Corporación Mondragón, anuncia tres contratos por importe de 103 millones de ... http://t.co/B3KhqKCQuJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)