Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nabarmentzen du EAEko enpresek ingurumen-kudeaketan duten posizionamendua

2013.eko abenduak 18

Iñigo Urkullu Lehendariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak baliabide naturalekin, berrikuntzarekin eta  ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisoa, eta uste du “baliabideak kontsumitzeko hazkunde intentsiboaren eredu batetik baliabideen eraginkortasunean oinarritzen den batera aldatu beharra dagoela”. Gaur arratsaldean, Ana Oregi Sailburuarekin batera, Urkulluk EMAS ziurtagiriak banatzeko ekitaldian hartu du parte Donostiako Kursaal Jauregian; sari hori dagoeneko EAEko hirurogei enpresari eman zaie, ingurumenarekin hartu duten konpromisoarengatik.

Lehendakariak honako hau esanez animatu ditu Kursaalean zeuden eta ziurtagiria jaso duten enpresak ordezkatzen dituzten ehun eta hogei bertaratuak: "partekatu dezagun elkarrekin, ekimen publikoa eta pribatua, etorkizunean enplegu jasangarria sortzeko ereduak asmatu beharra. Gaur aitorpen hori jaso duten erakundeak bihurketa nagusitzen ari dira, konpromisoan eta jasangarritasunarekiko ikuspegian oinarrituta, EMAS ingurumen-kudeaketarako sistemarekin".

Era berean, Urkulluk URA zoriondu du, Uraren Euskal Agentzia, "Nazioarteko Gardentasuna Erakundearen aldetik jaso duen aitorpena dela-eta; izan ere, hark estatuko lehen ur-agentzia gisa kokatu du, egiten duen kudeaketa onagatik eta gardenagatik. Horregatik, ingurumen-kudeaketaren bikaintasuna baloratzen den ekitaldi honetan, nire esker ona helarazi nahiko nioke URA Agentziari, hark egiten duen kudeaketagatik eta gardentasunagatik".

Bere aldetik, lehendakariak honako hau adierazi du: "hazteko beste modu batek eragingo du susperraldia, horrela baino ez baitugu etorkizun oparo, inklusibo eta jasangarria bermatuko". Urkulluren arabera, "ekoindustria europarrak 1,2 milioi lanpostu sortu ahal izan ditu 2000. urtetik, eta 3,4 milioi pertsonentzako lanpostuak eskaintzen ditu gaur egun. Dirudienez, lanpostu berdeen kopuruak gora egingo du baliabideen eraginkortasunean oinarritutako hazkundea sendotzen goazen heinean".

Oregi
Oregik gogorarazi duen moduan, "EMAS kudeaketa-sistema eta ingurumen-ziurtagiri europarrak hainbat onura eskaintzen dizkie enpresei, hala nola, gertakari negatiboak murriztea, alderdi interesatuekin dituzten harremanak hobetzea, merkatuko aukerak areagotzea, ekoizpena handitzea (eragiketen kontrol handiagoa dela eta), finantza-aurrezkiak, eta langileen kontratazioari eta fidelizazioari dagozkion hobekuntzak".

"Gainera −zehaztu du Ana Oregik−, EMAS ziurtagiria eskuratzeak administrazio publikoekin harremanak hobetzea ahalbidetzen du, diru-laguntzak eta zerga-arintzeak erraztuz, edo kontratazio publikoari dagozkion hainbat onura eskainiz; izan ere, legealdi honetan Eusko Jaurlaritza gogor ari da lan egiten helburu hori lortzeko".


Oregik gogorarazi duen moduan, "EMAS Sisteman txertatzeak murriztu egiten ditu ingurumen arloko araudia urratzeko aukerak eta zigor ekonomikoak izateko arriskua; era berean, ingurumen-araudiak eskatzen dituen fidantzak eta aseguru-primak murrizten ditu; enpresen eta erakundeen irudia hobetzen du eta horiek beren bezeroekin, bazkideekin, akziodunekin eta kontsumitzaileekin duten konfiantza areagotzen du; langileen sentsibilizazioa eta motibazioa handitzen ditu; eta negozioa egiteko ikuspegi berriak eskaintzen ditu".

"Horrez gain −gaineratu du Oregik−, Estatuko nahiz autonomia erkidegoetako Administrazio Publikoek sekulako lana egiten dute EMAS Sisteman txertatuta dauden operadore guztiek −egiaztatzaileek, ingurumen-eskumenak dituzten administrazioek eta erregistratutako enpresek− EMAS III Erregelamenduak eskatzen dituen lege-eskakizunak betetzen dituztela bermatzeko; hori dela-eta, sistemak halako bermeak eta sinesgarritasuna bereganatzen ditu, gainerako ingurumen-kudeaketarako sistemengandik bereizten duena".

Josean Galera Ingurumen Sailburuordeak aurkeztutako ekitaldian ziurtagiriak eman zaizkie ziurtagiri europarrera egokitzeko prozesua gauzatu duten enpresei. Horien artean, Mercedes Benz degu, Autonomia Erkidegoan langile gehien dituen enpresetako bat.

2002. urtetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak −ingurumen esparruko organoa den neurrian− EMAS sistemaren sinesgarritasuna eta gardentasuna bermatzen ditu, publikoak informazioa eskuratu ahal izan dezala bermatzen du, eta hura Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu eta hedatu dadila sustatzen du.  2002an, Euskal Herriko 6 enpresek baino ez zuten EMAS ziurtagiria, eta gaur egun 60 erakunde eta 80 zentro ditugu dagoeneko; izan ere, gaur egun Europan EMAS ziurtagiria duten 4.168 erakundeen eta 12.000 zentroen artean sartzen dira horiek.

Urkulluk euskal enpresak aipatuz eman dio amaiera topaketari, eta Eusko Jaurlaritzaren betebeharra gogorarazi du, hau da, "aldaketa posible egiten duten enpresak aitortzea, EMAS ziurtagiria jaso duten enpresak, adibidez. Izan ere, gure Gobernuaren konpromisoa da adostasunean eta konpromiso nahiz erantzukizun kolektiboan oinarritzea. Enpresa eta erakunde horien eguneroko konpromisoa guztiz eredugarria da gure Herrialdea pixkanaka eraikitzeko, garai zail hauetan adorea eta konfiantza transmititzeko".

Urkullu, Oregi eta ziurtagiria jaso duten enpresetako ordezkariez gain, ekitaldian izan dira Josean Galera sailburuordea, Javier Agirre Ihobeko zuzendaria, Alejandra Iturrioz eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Bioaniztasunaren zuzendariak, eta Iñigo Ansola URA Agentziako zuzendaria.

Ekitaldian izan diren eta EMAS ziurtagiria duten enpresak

  1. EATON INDUSTRIES (SPAIN), S.L.   Derio-Bizkaia
  2. MUNKSJO PAPER, S.A.  Berastegi-Gipuzkoa
  3. DEP. AGRICULTURA, GANADERRÍA, MONTES Y MEDIO AMBIENTE DEL AYTO. DE AMURRIO Amurrio-Araba
  4. DANOBAT  Elgoibar-Gipuzkoa
  5. ITP - INDUSTRIA DE TURBO PROPULSORES, S.A.  Zamudio-Bizkaia
  6. INTEMAN, S.A.  Vitoria-Gasteiz, Araba
  7. OBE HETTICH - HETTICH IBERIA    Aizarnazabal-Gipuzkoa
  8. ARCELOR MITTAL -ACERÍA COMPACTA DE BIZKAIA (ACB)-  Sestao-Bizkaia
  9. SER. DE MEDIO AMBIENTE Y SERV. ESPECIALES DEL AYTO. DE DONOSTI- GESTIÓN INTEGRAL DE LAS PLAYA DE ZURRIOLA, LA CONCHA, ONDARRETA Y Sta. CLARA.   Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
  10. PRECICAST BILBAO, S. L.
  11. BEFESA ALUMINIO BILBAO, S.L.  Erandio, Bizkaia
  12. EUSKALTEL, S.A.  Derio, Bizkaia
  13. LEMONA INDUSTRIAL S.A.   Bilbao, Bizkaia
  14. EGIBIDE "FUNDACIÓN DIOCESANAS - JESÚS OBRERO FUNDAZIOA" Vitoria-Gasteiz, Araba
  15. FPK LIGHTWEIGHT TECHNOLOGIES, S. COOP.    Zamudio, Bizkaia
  16. METRO BILBAO, S.A. Bilbao, Bizkaia
  17. FUNDACIÓN GAIKER   Zamudio, Bizkaia
  18. PIERBURG, S.A.  Abadiño, Bizkaia
  19. IES BEASAIN BHI (TXINDOKI EGOITZA)   Beasain, Gipuzkoa
  20. TERMINAL PORTUARIA DE ESTACIONES DE SERVICIO DE GUIPÚZCOA, S.A.  Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
  21. CENTRAL DE CICLO COMBINADO DE SANTURCE, GRUPO 4, Santurce Bizkaia
  22. TERMINALES PORTUARIAS, S.L.   Zierbena, Bizkaia
  23. PAPRESA   Errenteria, Gipuzkoa
  24. OSAKIDETZA-COMARCA BILBAO  Bilbao, Bizkaia
  25. FACTOR CO2 INTEGRAL SERVICES, S.L.   Bilbao, Bizkaia
  26. GRÁFICAS LANKORPE, S.L.   Hernani, Gipuzkoa
  27. EUSKAL TRENBIDE SAREA-ETS  Bilbao, Bizkaia
  28. NORBEGA, S.A.  Galdakao, Bizkaia
  29. EKONOR, S.A. Getxo, Bizkaia
  30. NOATUM CONTAINER TERMINAL BILBAO S.A.  Santurtzi, Bizkaia
  31. IKANKRONITEK, S.L.  Bergara, Gipuzkoa
  32. IEFPS ELORRIETA-ERREKAMARI GLHBI   Bilbao, Bizkaia
  33. ACLIMA (ASOCIACIÓN CLUSTER DE INDUSTRIAS DE MEDIO AMBIENTE DE EUSKADI)  Bilbao, Bizkaia
  34. CESPA CONTENT S.A.  Bilbao, Bizkaia
  35. TALLERES ARRECHE, S.A.  Tolosa, Gipuzkoa
  36. MIRANDAOLA SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES S.L.  Legazpi, Gipuzkoa
  37. BAHIA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD, S.L. Zierbena, Bizkaia
  38. HOSPITAL GALDAKAO - USANSOLO OSPITALEA Galdakao, Bizkaia
  39. UROLAKO INDUSTRIALDEA, S.A.   Zumarraga, GIpuzkoa
  40. HOSPITAL DE ZUMARRAGA  Zumarraga, Gipuzkoa
  41. ENERGIAS RENOVABLES IBISATE, S.L.   Vitoria-Gasteiz, Araba
  42. COMPAÑÍA LOGÍSTICA DE HIDROCARBUROS CLH, S.A. AVIACIÓN INSTALACIÓN DE ALMACENAMIENTO DE SANTURCE  Santurce, Bizkaia
  43. MERCEDES-BENZ ESPAÑA, S.A. Vitoria-Gasteiz, Araba
  44. JAUREGUIZAR PROMOCIÓN Y GESTIÓN INMOBILIARIA S.L.  Bilbao, Bizkaia
  45. CLH INSTALACIÓN AEROPORTUARIA DE BILBAO Bilbao, Bizkaia
  46. PESA BIZKAIA, S.A. Lemoa, Bizkaia
  47. TEKNIMAP ENERGÍA Y MEDIO AMBIENTE, S.L.  Eibar, GIpuzkoa

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2014.eko urtarrilak 21
  • @Torremadariaga
    2014.eko urtarrilak 21
  • @AclimaEuskadi
    2013.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak nabarmentzen du EAEko enpresek ingurumen-kudeaketan duten posizionamendua http://t.co/qjAZQT3GkL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)