Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Soziolinguistika Klusterra elkarteari diru-laguntza zuzena emateko, 2013. urtean "Aldahitz" eta "EraLan" hizkuntza-ikerketa proiektuak finantza ditzan. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 17

LABURPENA

70.000 EURO SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRARI

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Soziolinguistika Klusterrari 70.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea erabaki du, 2013an "Aldahitz" eta "Eralan" hizkuntza-ikerketa proiektuak finantzatzeko (hizkuntza-erabileraren aldaketa-prozesuak eragin eta ikertzeko proiektuak).

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da, Soziolinguistika Klusterrak laguntzaren justifikazioa egin ondoren. Diru-laguntza justifikatzeko, onuradunak honako hauek aurkeztuko ditu: ekintzari dagokion aurrekontu likidatua, eta burututako jardunari eta lortutako emaitzei buruzko txostena. Justifikazioa aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da. Soziolinguistika Klusterrak diru-laguntza zehaztutako helburu zehatzetarako erabili beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau