Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programarako 2014ko deialdia egiteko dena. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 17

LABURPENA

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMARAKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2014 urteko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia egiten duen Agindua onartu du. Programa honen xedea da, 21 eta 30 urte bitarteko gazteei (gehienez 100 gazteri) garapen bideetan diren herrialdeetarako bidaia erraztea, bertan Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkartasun proiektuetan parte har dezaten.

Parte hartzeko interesa duten pertsonen aukeraketa prozesuak, hiru fase ditu: 170 lagunen aurre aukeraketa lehenik, 100 lagunen aukeraketa ondoren, eta informazio eta orientazio aldia ondoren.

Deialdiak 250.000 euroko diru kopurua du. Dirua ez du zuzenean boluntarioak jasoko, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak kudeatzen baititu gastuak zuzenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau