Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Agindua, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, intunpeko ikastetxe pribatuetan, eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituena. 2013-2014ko ikasturtea. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013-12-17

LABURPENA

2.300.000 EUROTAKO DIRU-LAGUNTZA HEZIKETA-BEHARRIZAN BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN ESKOLA-GARRAIORAKO

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetan edo, salbuespen giza, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2013/2014ko ikasurtean.

Diru-esleipen hauek 2.300.000 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan