Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematen dena, Euskal Autonomia Erkidegoan 2014. urtean esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzen deialdia finantzatzeko. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 17

LABURPENA

BOST MILIOI EURO HIRUGARREN SEKTOREAK ESKU HARTZE SOZIALAREN BARRUAN GAUZATZEN DITUEN JARDUERAK SUSTATZEKO

Jaurlaritzaren Kontseiluak 5,08 milioi euroko aurrekontu-saila onartu du hirugarren sektoreak esku-hartze sozialaren arloan gauzatzen dituen jarduerak sustatzeko.

Hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko Enplegu eta Gizarte Politika Sailak ematen dituen laguntzak abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen ditu. Pertsonen autonomia bultzatzeko eta pertsona guztien gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen eta esku-hartze sozialaren arloko jarduerak finantzatzen laguntzea da horren helburua.

Gizarte-zerbitzuen arloan ez ezik, jarduerak horiek gizarteratzearen, familia babesaren eta umeen eta nerabeen arretaren eta babesaren alorretan ere gauzatzen dira. Halaber, etorkinak gizarteratzea eta, oro har, kulturaniztasuna babestea, pertsona nagusiak eta mendekotasun edo minusbaliotasun egoeran artatzea eta babestea eta aniztasun afektibo-sexuala bermatzea ere dute helburu.

Diru-laguntzen ildo batek pertsonentzako, familientzako, taldeentzako eta komunitateentzako esku-hartze sozialeko jarduerak hartzen ditu barne, hau da, autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzeko eta bultzatzeko jarduerak, bereziki, esperimentazioa eta berrikuntza ekarriko dutenak. Enplegu eta Gizarte Politika Sailak 4,43 milioi euro bideratuko dizkie.

Beste ildo baten xedea esku-hartze sozialean boluntarioen ekintza eta elkarte-partaidetza indartzea da. Horren bidez, boluntarioen ekintza handitzeko, esku-hartze sozialaren arloan elkarteen partaidetza handitzeko eta esku-hartze sozialean aritzen diren erakundeak, sareak edo federazioak, batez ere autonomia-arlokoak, sortzeko edo hobetzeko jarduerak finantzatuko dira. Kapitulu honek 644.000 euro ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau