Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Agindua, honen bitartez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) programaren kreditua 2013an handiagotzera bideratutako 2 milloi euroko ezohiko partida esleitzen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Udaleei. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013-12-17

LABURPENA

BI MILIOI EURO GEHIAGO GLL ORDAINTZEKO

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan maria Aburtok proposatuta, 2013ko Gizarte Larrialdietako Laguntza (GLL) ordaintzeko kontu-saila bi milioi eurotan handitzea onetsi du Gobernu Kontseiluak. 2010az geroztik, lehen aldikoz handitu da aurrekontuan GLLari esleitutako kopurua.

Aparteko gehikuntza hori EAEko Aurrekontu Orokorrean hasieran esleitutako 17,3 milioi euroei gehitu zaizkie. Aldizkakoa ez den prestazio hau ez da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria (EPO) bezala, eskubide subjektiboa.

Kontu-sailaren aparteko handipena hilaren 2an Aburto sailburuak Legebiltzarrean egindako agerraldian iragarri zuen, eta haren bitartez bi helburu bete nahi ditu Eusko Jaurlaritzak: alde batetik, EAEko udalek laguntza hauek finantzatzen egin duten elkartasuneko ahalegina nolabait konpentsatu, eta bestetik Eusko Legebiltzarrak urriaren 10ean GLL handitzeko onetsi zuen ez-legezko proposamena onetsita egin zuen eskaerari erantzun.

Laguntza hauek gizarte-bazterketa prebenitzeko, leuntzeko zein saihesteko beharrezkoak diren ohiko nahiz ohiz kanpoko gastuei aurre egiteko behar beste dirurik ez duten pertsonei ematen zaizkie. Legez (abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzekoa) Eusko Jaurlaritzari dagokio horiek finantzatzea; haatik, horiek kudeatzea eta esleitzea udalei dagokie.

Aurrekontuaren murriztapenak gorabehera, datorren ekitaldi ekonomikoan prestazioa horren finantzaketa % 18,5 handitzea aurreikusi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan