Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

1.200.000 euro “Lehen Aukera“ unibertsitate-programarako. (2013-12-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 17

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu ditu unibertsitate desberdinei eman beharreko finantzazioak handitzen dituzten aginduak: 170.000 euro gehiago Mondragon Unibertsitatearentzat, 340.000 euro gehiago Deustuko Unibertsitatearentzat eta 690.000 euro gehiago Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, 2013. urteko kontratu-programetarako.

Finantzazioaren areagotze horiek unibertsitate bakoitzaren "Lehen- Aukera " programa pilotua egiteko dira. "Lehen- Aukera " prestakuntza-programa bat da eta hiru hilabeteko prestakuntza-moduluak dira; prestakuntza lortzeko, aldi batez enpresetan jardutean datza, perfil akademikoari lotutako jardueretan, gehienez ere, 600 unibertsitate-titulatu berrientzat 2012-2013ko ikasturtean; pertsona horiek langabezian egon behar dute eta Lanbide- Enpleguko Euskal Zerbitzuko Zentroetan eman behar dute izena. Confebaskek, elkarlanean, programari babesa ematen dio, eta euskal enpresen artean zabalkundea egingo du.

Unibertsitateko Lehen Aukera, Enplegua Sustatzeko Programaren baitan kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria bera du sortzaile eta bultzatzaile. 2012-2013 ikasturte akademikoan unibertsitate titulu ofizialen bat eskuratu duten ikasleei gaitasun profesional handiagoa ematea du xede programak, bai eta hezkuntza esparrutik lan mundurako bidea erraztea ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau