Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Gasteizek, 2014ko Hiriburu Gastronomikoak, Euskadi - Basque Country enologia- eta gastronomia-helmuga gisa sustatuko du

2013.eko abenduak 17


• Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro bideratu zituen gaur irabazle gertatu den hautagaitza babesteko, Euskadi Gastronomika estrategiaren bidez. Hala, kidetutako 800 enpresa inguru titulu berriak erakarrita Gasteizera joango diren bisitariak jasotzeko prest izango dira.

• Hiriburu Gastronomikoaren tituluak Euskadiko gastronomia eta Gasteiz sustatzeko aukera emango du, eta hiria enologia- eta gastronomia-erreferente bilakatuko du -Arabako Errioxan emaitza turistiko onak ematen ari da-.

2013/12/17 Eusko Jaurlaritza pozik agertu da Gasteiz 2014ko Hiriburu Gastronomiko izendatu dutelako. Izan ere, gure izaeraren parte garrantzitsu den gastronomia eta Gasteiz turistikoki sakonago sustatzeko baliatu ahalko da.
Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro bideratu zituen ekimena babestera, gure gastronomia Euskadi osoan lantzen den erakargarri turistiko estrategikoa baita, hiriburuetan, eskualdeetan eta Euskadi Gastronomika bezalako produktuen bidez. Izan ere, Euskadi - Basque Country erreferente gastronomikoa da munduan.

Gastronomiaren aldetik erakargarriak izateak aukera ugari ematen dizkigu, adibidez, lehen mailako enologia- eta gastronomia-esperientzia batez gozatzera datozen bisitariak Gasteizen ostatu hartzea, Euskadiko hirietan eta herrietan ibilbideak egitea, kultura «kontsumitzea», hirian erosketak egitea, etab. Honen bidez, batez ere, Arabako Errioxan emaitza turistiko oso onak eman dituen lanera hurbilduko da Gasteiz.

«Euskadi Gastronomika» izeneko produktuaren bidez -Euskadin abian da eta Gasteiz barne hartzen du-, munduan enologiaren eta gastronomiaren arloko erreferente izan nahi dugu.

800 enpresa inguru eta 16 eskualde biltzen dituen ekimen hori erabiltzen du Eusko Jaurlaritzak enologia- eta gastronomia-turismoa bultzatzeko. Horrenbestez, Gasteiz eta Euskadi osoa prest daude egokitu zaien eginkizuna behar bezala betetzeko eta Hiriburu Gastronomikoak erakarrita etorriko diren bisitariak hartzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko