Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren ostegunean Athletic Club – R.C. Celta taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko abenduak 17

Datorren ostegunean, abenduak 19, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:30etan hasita Athletic eta R.C. Celta taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:33an, 20:53an eta 21:05 ean Pio Barojatik La Casillarantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio berezia martxan jarriko da La Casillatik 23:20an eta 23:35ean eta Pio Barojatik La Casillarantz 23:17an ohiko zerbitzua indartzeko.

Luzapena egotekotan martxan jarriko diren zerbitzu bereziak honako hauek izango dira: La Casillatik 23:50 eta 23:59an eta Hospitaletik 0:15ean. Beste bi zerbitzu berezi eskeiniko dira Atxuritik 23:23an eta Pio Barojatik  23:40an.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans/Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau