Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak lehen urteko agintaldian lortutako akordioak azpimarratu ditu

2013.eko abenduak 17

Urte bat igaro da X Legegintzaldiko sailburuek kargua hartu zutenetik eta gaur Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak hamabi hilabete hauetako balantzea egin du. Bozeramaileak prentsaurekoan azaldu du Jaurlaritzak  egonkortasuna eta konfidantza bilatzen zituzten “Herri-akordioak” lehenetsi dituela. Hitzarmen hauek Gobernuaren lehentasun diren ekonomiaren eta enpleguaren sustatzea ere izan dute helburu, Erkorekaren esanetan. Elkarrizketarako jarrera hau Bakea eta Bizikidetza sustatzean ere izan duela azaldu bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzak lortu dituen hitzarmenen artean hauexek nabarmendu ditu Erkorekak: enpresentzako 300 milioi euroko  Funts Zirkulatzaile bat abian jartzea; 200 milioi  Ekonomiaren eta Enplegua suspertzeko Plana; hiru Foru Aldundiekin eta EUDELekin proiektu estrategikoetan 180 milioiko inbertsioak egiteko akordioa edota ekonomia suspertzeko eta egonkortasuna biltzeko aurrekontu zein itun fiskala.

(Hedapena izango da)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2013.12.17)

 

 

Iruzkin bat
  • @txirene
    2013.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno Vasco destaca los acuerdos alcanzados durante el primer año de mandato ► http://t.co/RyZQCFErOh #eusnet @…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak