Berriak Lehendakaritza
Eu

"36 izar berri euskararen izartegian"

2013.eko abenduak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakaria Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagirien banaketa ekitaldiaren buru izan da

Iñigo Urkullu lehendakariak euskara zerbitzu eta lan hizkuntza bezela erabiltzen dutenen garrantzia azpimarratu du. Urkulluk BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu duten 36 erakunde zoriondu ditu, 36 izar gehiago “euskararen izartegian”. BIKAIN Ziurtagiriak “iraunkoratsuna” saritzen du, Urkulluren esanetan, iraunkortasuna bai lanaren planifikazio atalean eta kudeaketa momentuan ere. Euskara sustatzea Eusko Jaurlaritzaren “lehentasuna” dela gogorarazi du Urkulluk eta elebitasun orekatua indartzea gizarte-kohesioa sendotzea ere badela ziurtatu du. Beraz, lan munduan euskara erabiltzea ongizaterantz abiatzen den gizartearen adierazgarria da, adierazi du lehendakariak.

Urkullu lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarterekin batera, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu. Ziurtagiri hauek euskararen erabilera presentzia eta kudeaketa neurtzen dute bai enpresa zein instituzioetan. Ekitaldia EITB-k Bilbon duen egoitzan izan da eta 300 bat lagun bertaratu dira. Guztira, 36 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 9 goi-mailako urrezko BIKAIN; tartekoa den  16 zilarrezko eta 11 oinarrizko.

Lehendakariak, bere hitzaldian, berriki zendu den Ramon Labaien ekarri du gogora. Euskararen sustatzailea eta EITB edota HABE martxan jarri zuena. Urte haietan Labaienek piztutako zuzia “nahitaezkoa” izan da euskara biziberritzeko eta gaur, BIKAIN bezalako egitasmoak garatzeko, azaldu du Urkulluk.

(Informazio gehiago atxikitako prensa oharrean)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiSaez
    2013.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    .

    «36 izar berri euskararen izartegian».

    1)http://t.co/kuX8ODUcNU @berripaperaEJGV

    2)http://t.co/HEKJHMFl0d

    3)http://t.co/5KlAKYI9KD

    .

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)