Berriak
Eu

Urumea arroan Uholdeak Ekiditeko Erakunde arteko Batzordearen zazpigarren bilera egin da

2013.eko abenduak 16

Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen zazpigarren bilera egin da. Bertan hurrengoek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako ordezkariak eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritza. Hauekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon da.

Erakunde arteko batzorde horren helburua uholdeak ekiditeko ekintzak koordinatzea da; hain zuzen, Urumea ibaiak, aldian-aldian, gainezka egitean, Donostia, Astigarraga eta Hernanin sortzen dituen kalteak ekiditeko.

Bertan udalerri hauek uholdeekiko duten egoera eztabaidatu, eta etorkizunera begira, ekintza eta proposamen zehatzak aztertu dira.

a) Urumeako Azterketa Hidraulikoan zehaztutako irtenbideen gainbegiratzea. Urumeako Azterketa Hidraulikoan zehaztutako irtenbideak gainbegiratu dira, bai abian jarriko diren proiektuak (URAk edota Udalek sustaturikoak, Martutene edo Karabel kasu), bai idatzitako proiektuak. Aldi berean, Urumeako beste eremuetarako aukera ezberdinak aztertzen ari dira. Ekintza hauek banan-banan aztertu dira arro osoan ur hustuketarako ahalmen hobekuntzaren ikuspuntutik, bakoitzaren lehentasuna zein den ikustarazteko. Lehentasun handiena dutenak dira: Martuteneko lehen fasea (dakarren ur-laminaren jaitsiera nabarmena baita Ergobiaraino), Ergobiako zubitik eta Akarregiraino eremuko lanak, eta Astigarraga eta Ergobian egin beharrekoak.

b) ETS Zubia, Loiola. Lanen egoera. Informatu da zubi berria jartzear dela, eta aurreikusten da lanak 2014ko irailerako bukatuta izatea.

d) Martuteneko proiektuaren egoera. Proiektua gainbegiratu eta aurretiko oniritzia jaso eta gero, jendaurreko informazioaldia hastear da. EHAAn, 2014ko urtarrila 7an argitaratuko da, eta jendaurrean ikusgai jarriko da Donostiako Udalean, URAko Donostiako egoitzan, eta webgunean. Lanak 2014ko amaierarako hastea aurreikusten da.

e) Karabel Zubiaren lanak, Hernanin. Lanen hasiera. Azken hiru hilabeteetan, lanak hasi ahal izateko aldez aurretiko lanak hasiak dira. Besteak beste, ibaian penintsulak sortu eta babestu, eremuan landaretza kendu, zubi berria izango den aldamenean diren irlen dragatu.

Halaber, URAk azaldu du Ibaien Mantentze lanak egiteko duen programaren xedea -ingurumenaren hobekuntza,eta beharrezkoa denean ur hustuketarako ahalmena bermatzea-, eta, Urumeako arroan eskumen banaketaren arabera, erakundeek lan horietan parte hartzeko beharraz informatu du.

Batzorde honek 2014ko martxoaren 17an egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean ospatuko da, eta bertan obren kronogramaz eta finantzaketen gaineko akordio posibleez hitz egingo da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeek, elkarlanean arituko dira gainontzeko lanen programazioa prestatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko