Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak, "Bilbo eta Castro Urdiales arteko tren konexiorako alternatiba eta bideragarritasun Azterlana burutuko duela" adierazi du Gascok

2010.eko apirilak 28

Azterlana lizitazio fasean dago, eta 300.000 euroko oinarrizko aurrekontua eta burutzapenerako 10 hilabeteko epea ditu

Garraio sailburuordearen esanetan, azterlana "etorkizun laburrean Bizkaiko zein Kantabriako biztanleei zerbitzu egokia eskainiko liekeen tren konexioa egiteko benetako aukerak ezagutu ahal izateko egingo da".                   

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Bilbo eta Castro Urdiales artean tren konexioa ezartzeko aukera aztertuko duen Alternatiba eta Bideragarritasun Azterlana burutzeko agindua eman dio Euskal Trenbide Sarea, ETS, erakunde publikoari.                                                 

Azterlana lizitazio fasean dago, eta 300.000 euroko oinarrizko aurrekontua eta burutzapenerako 10 hilabeteko epea ditu. Denbora gutxi barru argitaratuko dira DOUEn, BOEn eta EHAAn eskaintzak aurkezteko baldintzak. 

Lan horren xedea Castro Urdiales eta Bilbo artean tren lotura ezartzeko dauden trazatu aukerak aztertzea da, teknikaren ikuspegitik, une honetan indarrean dauden linea hauetakoren baten jarraipen gisa: 

  • Une honetan FEVEk ustiatzen duen metro bateko zabalerako Santander - Bilbo linea. Castro Urdialesetik linea horrekin lotzeko aukera aztertuko da, eta hasiera batean, Castro - Traslaviña linea zaharra berriro egokitzea eta irekitzea aztertuz, edo horretan oinarritutako beste soluzioren bat.
  • Une honetan Renfek ustiatzen duen metro bateko zabalerako C2 Bilbo - Muskiz linea. Muskiz eta Castro artean trazatu berria irekitzeko aukera aztertuko da.
  • Une honetan Metro Bilbaok ustiatzen duen metro bateko zabalerako Bilboko metroaren 2. linea. Kabiezes (Santurtzi) eta Castro artean trazatu berria irekitzeko aukera aztertuko da.

Beste alde batetik, Castro Urdialeseko biztanleei eta beraien garraio ohiturei buruzko azterketa ere egingo da, jatorria/jomuga matrize fidagarria lortu ahal izateko. Halaber, Castro Urdialeseko hirigunean geltokia edo geltokiak non jar daitezkeen aztertuko da, zerbitzua jasoko duten biztanleak eta bertara joateko trenbidearen trazatua kontuan izanik, planteatu diren alternatiben artean.

Lanaren azken helburua Castro - Bilbo tren loturarako egon daitezkeen alternatibak definitzea da (gutxienez bi, soluzio familia bakoitzeko), eta alternatiba horiek alderatzea, irizpide anitzetan oinarritutako azterketen bitartez. 

Gaur egun, Castro Urdialesek, 2009ko erroldaren arabera, 32.000 biztanle ditu, eta horiei beste horrenbeste biztanle gehitu behar zaizkie, udalerrian erroldatuta egon ez arren. Ondorioz, herri horretako benetako biztanleria kopurua 60.000 biztanle ingurutan kalkulatu beharko litzateke. 1990ean 13.600 biztanle baino ez zituen. 

Neurri handi batean, fenomeno demografiko horren zergatia, 1989 eta 1995 artean egin ziren Kantauriko autobidearen eta Ugaldebieta Soluzioaren (La Haya-Gurutzeta) hainbat zatiren eraikuntzan bilatu behar da. 

Horrela, azken urteetan nabarmen igo dira Castroren eta Bilboko inguru metropolitarraren artean egunero, lana dela eta, burutzen diren joan-etorriak. Joan-etorri horien arteko gehienak ibilgailu pribatuz edo errepidez eskaintzen den garraio erregularrez egiten dira. 

Kantabriako beste tokietan eta Asturiasen pixkanaka-pixkanaka A8 autobidearen zati gehiago zabaltzen ari direnez eta autobide horrek zeharkatzen dituen guneetan gero eta motorizazio maila handiagoa dagoenez, autobidea eraiki eta 15 urte baino igaro ez direnean, eskariak (ibilgailuak) eskaintza (ahalmena) gainditu du, eta trafiko pilaketak gero eta ohikoagoak dira Castro - Bilbo zatian, eta ondorioz, autobideak eskaini dezakeen zerbitzua gero eta eskasagoa da. 

Eskumena duten errepideen administrazioen (Sustapen Ministerioa eta Bizkaiko Foru Aldundia) erantzuna azpiegitura berrien burutzapena (Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra) eta A8 autobideko zenbait zatitan hiru errail egitea izan da, epe labur eta ertainerako konponbide gisa. 

Trena ez da ia bat ere egokitu inguru horretan sortu den mugikortasunera. Material mugikorra aldatzearen eta ohiko tren lineek eskaintzen duten maiztasun handiagoaren ondorioz zerbait igo da erabiltzaileen kopurua, ibilgailu pribatua-trena intermodoa bultzatu baita, baina igoera hori errepideko erabiltzaileena baino askoz txikiagoa izan da. 

Azken urteetan zenbait ekimen sortu da Castro Urdiales eta Bilbo arteko tren lotura ezartzeko, bidaiari gehieneko orduetan egoten diren trafiko pilaketak saihesteko eta bidaiatzeko behar den denbora murrizteko. 

Ekimen horietako gehienek lehen egondako lineak (Castro - Traslaviña) berriro irekitzea edo meategietako trenbideen zati batzuk berregokitzea proposatzen dute. Eta ekimen horiek guztiak Abiadura Handiko Bilbo-Santander Linearen trazatua ezagutzearen zain daude. Azken proiektu horren Informazio Azterlana idazten ari da une honetan). Horrez gain, aztertu egin behar da, baita ere, abiadura handiko linea hori eraikitzeko eta martxan jartzeko egutegia eta Castro - Bilbo lotura zuzena horren barruan sartzea posible izango litzatekeen ala ez. 

Horrela, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak oso komenigarri iritzi dio azterlan hori egiteari, eta horren berri eman dio Kantabriako Gobernuari, etorkizun laburrean Bizkaiko zein Kantabriako biztanleei zerbitzu egokia eskainiko liekeen tren konexioa egiteko benetako aukerak ezagutu ahal izateko.                            

Izan ere, hori izan zen Patxi López Lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako Presidenteak, bi gobernuetako beste arduradun batzuekin batera, joan den uztailaren 24an Comillasen burutu zuten bileran hartutako akordioetako bat. Bilera hartan, Kantabriako eta Euskadiko Gobernuek bi erkidegoak lotzen dituzten komunikabideen etengabeko hobekuntza bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, Abiadura Handiko Bilbo-Santander Linearen eraikuntza barne.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko maiatzak 03

    Portugal será el principal puerto de entrada y salida de mercancías por vía marítima para la gran plataforma logística de Zaragoza (PLAZA)

  • 2010.eko apirilak 29

    Aunque no soy usuario del desplazamiento a Castro, si me parece correecta la posibilidad de unirse mediante una ia ferrea con dicha localidad.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco