Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Itsas Foroak Euskadiko ontzigintzaren sektorean joera-aldaketa egon dela onartu dute

2013-12-16

Finantzazio sistema berriarekin, 6 kontratu berri konfirmatu dira

Finantzazio sistema berriaren eraginkortasuna azpimarratu dute eta aldi berean Industria eta Ogasun Ministerioei egin dagokiena egin dezatela eskatu dute tax lease kapitulua erabat itxita gera dadin.

Eusko Jaurlaritzak azken seihilekoaren balorazio positiboa egiten du. Industria sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloak adierazi duenez, tax lease berria martxan jarri zenetik frutituak ematen ari da. García de Motiloak jakinarazi du "joera-aldaketa" egon dela, izan ere, egitura finantziario berriarekin 6 itsasontsi egiteko kontratua sinatu du Balentziaga Ontziolak. "Datu postitiboa" eta sektorea etorkizuna duenaren seinale ere, Industria salburuordearentzat. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuode Estíbaliz Hernáezek bere aldetik, azaldu du tax lease berria "segurua" dela eta eskaera berriak lortzeko lagunduko duela.

Halere, García de Motiloak azpimarratu du oraindik ere ziurgabetasuna dagoela sektorean eta espainiar Gobernuari eskatu dio hau behingoz argitzeko. "Inbertsoreek konfidantza behar dute", joko-arauak argi gon behar direla azaldu du sailburuordeak. Horrela, Espainiako gobernuari eskatu dio Europak zehaztutako diru-laguntzak bueltatzea eta tax lease sistema berria finkatzea eta babestea. Hortik aurrera, sailburuordeak uste du armadoreek kontratatzen hasiko direla ontziolen sektorea lehiakorra baita, honen hitzetan.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako saila, Arantza Tapia sailburua buru, eta Euskal Herriko Itsas Foroak osatutako Lan Taldea, ontzi-sektorearen ordezkariekin izan dute bilera. Batzarrean azken hilabeteetako lana aztertu dute, finantzazio berria erabiltzen hasi direnetik, eta Euskadin bi operazio itxi ondoren, sektoreak eta euskal ontziolek bizi duten egoeraren balantzea egin dute.

(Lantaldearen lan-ildoak atxikitako dokumentuan)

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @CyberEuskadi
    2013-12-17

    Comentario de Twitter:
    "Reunión del Gobierno vasco y el sector naval" http://t.co/5uBaOrDrLj

  • Argazkia SN Robot
    @CyberEuskadi
    2013-12-17

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco y el Foro Marítimo reconocen un cambio de tendencia en el sector naval de Euskadi" http://t.co/Uy5xxLfBCx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)