Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txingudi Ekoetxean erakusketa berria inauguratzen da

2013.eko abenduak 13

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Eskualdeko Garapeneko Fondo Europarraren laguntzarekin (POCTEFA) eta Txinbadia proiektu barruan, Txingudi-ko paduren interpretazio zentroaren -Txingudi Ekoetxea- erakusketa iraunkorra berritzen du, zentroaren irudia gaurkoratuz eta espazioaren irudi baterakoagoa emanez.

Informazio, sentsibilizazio eta ingurumen heziketarako ekipamendu hau, Plaiaundiko Parke Ekologikoan kokatuta dago, Irun herrian -Gipuzkoa-, eta bertan Txingudiko paduretan egiten diren ikerketa eta ingurumen hezkuntzako lanak zuzentzen dira. Urtean zehar 17.000 bisitari baino gehiago jasotzen dira, hauetariko 3.000 ikastetxeentzako ingurumen hezkuntza programan parte hartzen dutelarik. Bestalde, urte guztian zehar, publiko orokorrari zuzendutako hainbat ekintza eskaintzen dira: aldi baterako erakusketak, ingurumen gaikako ikastaroak, ekintza boluntarioak, tailerrak, hitzaldiak, jardunaldiak, etab.


Erakusketa berria, Txingudiko paduren gaur egungo egoerari moldatuta dago eta bertan, erakusketa-taula bitartez: hegaztien migrazioa, badiako historia, Txingudi lau urtaroetan, hegaztien ezaugarriak eta Txinbadia proiektua azaltzen da. Zentroak ere harrera eta informazioa gunea, dokumentazio gunea, hornitutako bi behatoki, ikus-entzunezko gela, badiaren maketa, paduraren diaporama, animalien arrastoak eta hondarrak eta haur txokoa hartzen du, bertan bisitari gazteenak natura eta hegaztien mundura gerturatzeko aukera dute jolas desberdinen bitartez.

Bisita, Txingudiko historia, bilakaera eta dibertsitatea azaltzen duen dokumentalarekin osatzen da (15min.) edo "aire nabigatzaileak" bideoarekin, publiko gazteari zuzendua (8min.).

Txingudi Ekoetxean eta www.euskadi.net/txingudi web orrian eskuragarri dauden argitalpen eta gida monografikoen bitartez edo bertatik eskaintzen diren bisita gidatuen bitartez, padurei buruzko informazioa zabaltzeko aukera ematen digute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)