Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Arabiar Ligako enbaxadoreekin elkartu da, Euskadin baitira bisitan

2013.eko abenduak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak Arabiar Estatuen Kontseilua osatzen duten 18 ordezkari hartu ditu  gaur goizean. Arabiar Estatuen enbaxadoreak Artatza Jauregian hartu ditu eta bilera horrek Euskadi eta Arabiar Estatuen arteko harremanak estutzeko balio izan du.

Hitzaldian, lehendakariak azpimarratu du Euskadi eta herri horien arteko merkataritza harremanak  azkeneko urteetan hazten ari direla eta esan du Euskadi inbertsiorako toki egokia dela ekonomia suspertzeko garatzen ari diren politikei esker. Gainera, nabarmendu du euskal enpresek nazioartekotzeko ahalmena dutela eta ahalegina egiten ari direla.

Bileran lehendakariarekin batera Arantza Tapia, Juan Maria Aburto, Cristina Uriarte, Jon Darpón eta Ana Oregi sailburuak izan dira, baita Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere.

Hau da Arabiar Estatuen Kontseiluak Euskadira egiten duen lehenengo bisita. Gaur goizeko bilera baino lehen, beste 57 bilera izan ditu lehendakariak kontinente guztietako hainbat enbaxadorerekin, eta Uruguaiko presidenteak eta Peruko lehenengo ministroak Euskadira bidai ofizialak egin dituzte.

Arabiar Ligako enbaxadoreak Euskadira bi eguneko bisita egingo dute; bi egun horietan Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin egongo dira eta hainbat bilera egingo dituzte Bilboko toki ordezkariekin—Bizkaiko hiriburuaren hiri garapenaren eredua aztertzeko— eta Euskadiko enpresa eta sektore erakundeekin —Confebask-ekin, merkataritza ganbarekin edo Aztirekin, besteak beste—.

Ekonomiari dagokionez, 2012. urtean euskal enpresen esportazioak Arabiar Ligara 982 milioi eurokoak izan dira,  EAEren esportazio guztien %4,68 hain zuzen.  Gainera, azken urteetan gero eta harreman komertzial sendoagoak izaten ari dira Euskal Autonomi Erkidego eta Arabiar Herrien artean. Adibidez, gora doaz Saudi Arabiara eta Arabiar Emiratoetara egindako esportazioak baita Iraketik etorritako inportazioak ere.

Arabiar Estatuen Ligako Kontseilua osatzen duten herrialdeek honako hauek dira: Aljeria, Palestina, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Mauritania, Yemen, Sudan, Libia, Líbano, Irak, Qatar, Kuwait, Arabia Saudí, Jordania, Omán, Tunisia eta Maroko. Enbaxadoreez gain Arabiar Estatuetako Ligako hainbat ordezkari  ere izan bira bileran.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2013.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe a los embajadores de la Liga Árabe en su visita a Euskadi http://t.co/1fdSLm1aUG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Embajadores de la Liga Arabe