Berriak Osasuna
Eu

Bilbon ezarri ostean, amaitutzat emango da errezeta elektronikoaren hedapena Euskadin

2013.eko abenduak 13

Hiriburuko 149 farmaziek eta 21 osasun-zentroek dagoeneko erabilgarri dute botikak preskribitzeko eta banatzeko sistema berria

Ezarpenaren lehenengo egun hauetan , 10.000 errezeta elektroniko baino gehiago banatu dituzte.

Bilbon erabiltzen hasi ondoren, errezeta amaitu da elektronikoaren ezarpena EAE osoan. Beraz, lurralde osoan banatuta dauden 849 farmaziek eta 322 osasun-zentroek elektronikoki artatu ditzakete euskal herritarrak.

Programa hasi zenetik gaur arte, 3.500.000 errezeta elektroniko inguru banatu dira Euskadin. Hau da, egindako errezeta guztien %91 elektronikoak dira.

Bilbon amaituko da gaur errezeta elektronikoaren hedapena Euskadin.  Hiriko 350.000 biztanlek baino gehiagok botikak preskribatu eta banatzeko eredu berriak dituen abantailak izan ditzakete dagoeneko.

Aste honetan zehar, mailaka, Bizkaiko hiriburuan zerbitzua eskaintzen duten barruti eta auzoetako farmazia eta osasun-zentroak errezeta elektronikoa erabiltzen hasi dira.

Astelehenean, eredua lehen aldiz erabili zutenak Ametzola, Albia eta Diputazio auzokoak izan ziren. Asteartean, Deustu eta San Inazio auzoetakoak izan ziren hurrengoak. Asteazkenean, Uribarri, Campo Volantin, Zurbaran, Begoña, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetakoen txanda izan zen. Atzo, osteguna, Santutxu, Solokoetxe eta Zazpi Kaleetan jarraitu zuen hedapenak, eta gaur, azkenik, Basurto, Zorroza, Errekalde eta San Adrian auzoekin amaituko da ezarpena.

Guztira, 600 profesional dituzten 149 eta farmazia eta 400 profesional dituzten 21 osasun-zentro hasi dira errezeta elektronikoa banatzen, kudeaketa-sistema berria erabiltzeko beharrezko prestakuntza jaso ostean.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Farmaziako zuzendariak, Iñaki Betolazak, e-rezeta gaur erabiltzen hasi den farmazietako batera joan da, Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialaren presidentea, Virginia Cortina, eta Araba eta Gipuzkoako Elkargoen presidenteekin, Pedro Rivero eta Ángel Garayrekin, batera. Profesional eta gaixoekin elkartzean, denek sistemari harrera ona egin diotela  egiaztatu ahal izan dute, sistema erraza, segurua eta eraginkorra baita.

Bisita amaitu denean, Iñaki Betolaza pozik azaldu da, proiektua 7 hil hauetan amaitu delako, Euskadi osoan errezeta elektronikoa 2013. urtea amaitu baino lehen hedatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betez. Egia bihurtutako proiektua, "oso positibo" gisa definitu eta baloratu du.

Proiektu pilotua 2012an hasi zen e-rezeta bederatzi herritan eta hogeita bat farmaziatan martxan jarriz. Urte honetan zehar, eta apirilaren amaieratik aurrera, gainerako 243 herri eta 828 farmazia sartu dira proiektuan pixkanaka, EAEn errezeta elektronikoaren hedapena amaitzeko aukera emanez. Hori guztia, Osasun Sailak eta Osakidetzak, Farmazia elkargoekin batera egindako lankidetzari esker.

Erabat ezarri denez, gaixoek Euskadin dauden 849 farmazietako edozeinetan lortu ditzakete botikak.

Bestalde, hiru presidenteek ereduak eskaintzen dituen onurak azpimarratu dituzte, eta baita banaketan eta gaixoen arretan lortutako aurrerapena ere, e-rezetak fidagarritasun osoa eskaintzen baitu, botikak behar bezala ematen direla bermatzen duelako eta osasun-profesional guztien artean koordinazioa hobetzeko aukera ematen duelako. Gainera, herritarrei farmazian osasun-txartela aurkeztu behar dutela gogorarazi die, medikuak agindutako botikak eskuratu ahal izateko.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren Farmaziako zuzendariak mediku-gaixo, gaixo-farmazialari eta mediku-farmazialari harremanetan errezeta elektronikoak dakarren gizarte-ereduaren eta osasun-ereduaren aldaketa aipatu du. 

EAE-KO DATUAK ETA EGOERA

Errezeta elektronikoa 849 farmaziatan eta Osakidetzak dituen 322 osasun-zentroetan erabiltzen da. 2.200.000 pertsona inguru barne hartzen ditu.

Farmaziako 3.000 profesional eta osasuneko 2.300 profesional baino gehiagori eskaini zaie prestakuntza.

Gaur arte burututako banaketa elektronikoak 3.500.000 izan dira, hau da, errezeten %91 elektronikoak dira. Egunero 62.528 errezeta elektroniko banatzen dira.

Lurralde historikoaren arabera, Araban banaketa elektronikoa %95ekoa da, Bizkaian %94,65ekoa, eta Gipuzkoan %88koa.

Arreta espezializatuko banaketa elektronikoari dagokionez, erabilgarri dago honako leku hauetan: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Bidasoako ESI, Deba Garaia, Deba Barrena, eta Lezako ospitalea, San Eloy ospitalea, Gorlizko ospitalea eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko bere bi egoitzetan, Santiago eta Txagorritxun. Laster, Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetan eta Gurutzeta, Basurtu eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan sartzea aurreikusten da.

Bilboan, 2013ko abenduaren 13an.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko abenduak 13

    Bueno, pues a ver ahora, si agilizan la entrega de las tarjetas sanitarias a los nuevos solicitantes jubilados, porque ir a la farmacia, con un cartón, no me parece propio de la era de la digitalización.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialaren presidentea, Virginia Cortina, eta Araba eta Gipuzkoako Elkargoen presidenteak, Pedro Rivero eta Ángel Garay