Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-dinamizatzaile bekak banatuko ditu, hain zuzen ere, 2014an hogeita hamar udalerritako elkarteetan, plataformetan eta udaletan lan egingo dutenenak

2013.eko abenduak 13

• Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak adierazi du Eusko Jaurlaritzak sektorea babestuko duela, eta datorren urteko aurrekontua % 55 handiagoa izango dela

• Hogeita hamar gazteri diplomak banatu zaizkie, merkataritza-sektorearen egoera aztertu duen ekitaldi batean. Etorkizuneko erronka nagusia «eskaerara egokitzea» dela adierazi dute.

BILBO. 2013/12/13 Eusko Jaurlaritzak merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak banatu dizkie 30 gazte tituluduni, Euskadiko elkarteetan, plataformetan eta udaletan sektorea modernizatzeko lan egin dezaten (15 Bizkaian, 11 Gipuzkoan eta 4 Araban).

Beka hauen helburua merkataritzaren sektoreko profesionalak trebatzea da, sektorearen egitura eta bilakaera ezagut ditzatela eta berez oso dinamikoa den eta etengabe garatzen ari den sektorean gertatzen diren gauza guztietara irekita egon daitezela. Horrenbestez, sektorearen profesionalizazioa hobetzeko adi eta gai izan behar zarete.

Bilboko Ensanche eraikinean goizean egin duten ekitaldian 2013ko Merkataritza sarien irabazleek hartu dute parte, hain zuzen ere, Matia bitxi-dendako Jesus Matiak (Ibilbide profesionalaren Merkataritza saria), Beldui txakolindegiko Rosa Segurolak (Berrikuntzaren Merkataritza saria) eta Tolosako merkatari-elkarteko presidente Juanjo Ruizek (Merkaritza-dinaminazio saria). Bekadunek proposatutako galderei erantzun diete beren ikuspegien eta esperientziaren bidez mahai-inguru batean.

Cristina Cendoyak «Etengabe berrasmatzen» hitzaldia eman du, merkataritza dinamizatzen duten pertsonen eta proiektuen adibide gisa, eta Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzak diplomak banatu ditu. Honakoa esan du:
«Laguntza ematen jarraituko dugu. 2014ko merkataritzako aurrekontuak aurtengoa bikoiztuko du, merkataritzaren sektoreari zuzendutako aurrekontu-saila % 55 handitu baitugu. Helburu bati bideratutako baliabideak ez ezik, horiek inbertitzeko modua ere garrantzitsua da. Horregatik, Merkataritzaren Plan Estrategikoa aipatu nahi dut. Horrekin sektorearen erronka nagusiari, eskaerara egokitzeari, alegia, aurre egin nahi diogu 2016ra arte».
Xede hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak zenbait programa abiarazi ditu. Epalzak bost aipatu ditu:

• Merkataritza IKT berrietara egokitzeko plana.
• Kalitatea bultzatzeko programa salmenta-prozesuak ziurtatzeko birbideratzea.
• Belaunaldiak txandakatzera eta enpresen transmisiora zuzendutako programa.
• Establezimendu guztiak aztertzeko eta errentagarriagoak, berritzaileagoak eta iraunkorragoak izateko negozio-eredu berriei buruzko programa.
• Kudeaketa hobetzeko programa.
Amaitzeko, Luis Manuel Ortiz de Villalba bekadunen bozeramaileak eskerrak eman ditu prestatzen jarraitzeko eta gure herrien eta hirien bizitzarako sektore garrantzitsuenetako batean lan egiteko aukerarengatik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)