Berriak Segurtasuna
Eu

Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordea. (2013/12/16)

2013.eko abenduak 16

- Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztutako Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena, lurralde-mugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz). Hala badagokio, irizpena onestea. (10\17\00\00\0002)
- Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan bereizgarririk gabeko zenbat ibilgailu duen gaur egun Segurtasun Sailak eta zeintzuk diren ibilgailu horiek esleitzeko irizpideak (10\10\06\03\0306)
- Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, Azkoitia eta Zarautzeko ertzain-etxeen kudeaketa partekatuko proiektuaren emaitzak aurkezteko. (10\10\06\02\0036)
- Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, SPEIS Ayala eraikinerako aurreikusitako jarduketari buruz. (10\10\05\02\0032)
- EH Bildu taldeko Julen Arzuaga Gumuzio legebiltzarkideak egindako agerraldi-eskeak, Ertzaintzako buruak argitzeko Cabacas auzian izan zuen arduera, eta Segurtasuneko sailburuak argitzeko Ertzaintzako buruak Cabacas auzian izan zuen ardura. Agerraldi-eske horien buruzko behin betiko ebazpena. (10\10\06\03\0345) eta (10\10\06\03\0346)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)