Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak 3 hilabete bete ditu eta jendeak 300.000 orrialdetik gora ikusi ditu

2010.eko apirilak 28

Ireki zenetik, 70.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Irekia

Eusko Jaurlaritzak herritarren parte-hartzea hobetzeko diseinatutako web orrialdeak jada 70.389 erabiltzaile baino gehiago ditu, abian jarri zenetik 3 hilabete igaro direnean. Aldi horretan, atariko 305.626 orrialde bisitatu dira, eta erabiltzaile bakoitzak, batez beste, 4,34 orrialde bisitatu ditu, eta horretarako 4:04 minutu erabili ditu batez beste. Irekian argitaratutako bideoak 20.000 aldiz baino gehiagotan ikusi dira. Aipagarria da Lehendakariari Twitter bidez egindako elkarrizketa, 1.500 aldiz baino gehiagotan ikusi baita. Azken hilabetean, TECNIMAPen saritu den telefono mugikor bidezko ordainketa-pasabidearen funtzionamendua azaltzen duen bideoa izan da ikusiena.

Irekia abian jarri zenetik 3 hilabete igaro dira eta bisita kopuruak gora egin du etengabe. Jada, 700.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, herritarren parte-hartzea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak diseinatutako web orrialdeak.  Azken hilabete hauetan, 305.626 orrialde ikusi dira, eta aipagarria da Lehendakariari Twitter bidez egindako elkarrizketa, 1.500 aldiz baino gehiagotan ikusi baita. Guztira, Irekian ikusgarri dauden bideoak 20.000 aldiz ikusi dira. Azken hilabetean, TECNIMAPen saritu den telefono mugikor bidezko ordainketa-pasabidearen funtzionamendua azaltzen duen bideoa izan da ikusiena. Inkestetan, 3. astetik argitaratu direnak, parte-hartzea handia izan da, eta horietako batzuetan 1.000 bototik gora jaso dira. Gainera, 355 iruzkin jaso dituzte eta 2 baino ez dira geratu argitaratu gabe, web orrialdearen erabilera arauak errespetatzen ez zituztelako.

Sare sozialetan, Irekia etengabe egon da. Twitter-en, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren webguneak 554 jarraitzaile ditu eta 47 zerrendatan sartuta dago. Facebook-en, bestalde, Irekiak 1.118 zale ditu. Youtube-en, bertan jarritako bideoak 337 aldiz erreproduzitu dira.Flickr-en, bisita kopuru handiena, Lehendakariaren bildumak erregistratu ditu, Irekiaren inaugurazioarengatik eta Brasilera egindako enpresa bidaiarengatik. Guztira, 771 bisita.Slideshare-ak dokumentu ugari ditu, eta horiek 80 aldiz ikusi dira.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia