Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Arabako Añana Kuadrillan bizi diren eta mendekotasuna duten 178 lagunek parte hartzen dute Etxean ondo proiektu soziosanitarioan

2013.eko abenduak 12

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburto eta Arabako Gizarte Gaietako foru-diputatu Marta Alaña Arabako Añana kuadrilla osatzen duten herrietako hamar alkateekin elkartu dira gaur Koartangon, Etxean ondo proiektu pilotua bertatik bertara ezagutzeko. Proiektua horren bidez, iraupen luzeko zaintza soziosanitarioak ematen dira.

Orain, mendekotasun maila ezberdinak dituzten eskualdeko 178 lagunek hartzen dute parte arreta osoa emateko proiektu pilotuan (soziala, sanitarioa, hurbiltasunezkoa...). Partaideen % 78k mendekotasun-irizpena dute, eta gainerakoek laguntza behar dutenen profila dute.

Azken biztanle-erroldaren arabera, 2011ko urtarrilean, Añana kuadrillan 65 urtetik gorako 1.550 lagun bizi ziren; hau da, Añana, Armiñon, Berantevilla, Iruña Oka, Koartango, Lantaron, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Gaubea eta Zanbrana udalerriek osatzen duten eskualdeko herritarren % 17,7. Era berean, azken 15 urtetan, laurogei urtetik gorako herritarren kopurua % 79 hazi da.

Etxean ondo proiektuari esker, partaideek etxean jasoko dute laguntza eta babes profesionala, eta horrek pazienteen eta familia zaintzaileen bizi-baldintzak eta ongizatea handitzen ditu. Proiektuaren helburuetakoa bat, zehazki, beharrik gabe pazienteak egoitzetara eraman behar izatea, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak eta gehiegizko kontsumo soziosanitarioak saihestea da.

Erreferentziazko profesionalek kasuak kudeatzeko metodologia bati jarraitzen diote, beste profesional batek familiei arreta-prozesu osoan laguntzeko eta jarduera guztiak koordinatzeko. Bestalde, adineko pertsonek eta ezgaitasunak dituztenek komunitatean parte hartzeko moduak eta babesa ematen dira, adibidez, isolatuta eta bakarrik daudenekin lan berezia eta pertsonalizatua eginez.

Añana kuadrillan abiarazi den proiektuak eredu honen eraginkortasunari buruzko informazioa ez ezik, beste zerbitzu batzuk sortzeko ideiak ere emango ditu, adibidez, telelaguntza aurreratua edo etxetik hurbil dauden zerbitzuak (elikadura eta garbiketa, ile apaindegia, podologia, fisioterapia, laguntza, osasun-zerbitzuetara joateko garraioa eta jarduera soziokulturalak).

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adinekoek gizartearen eraikuntzari egindako ekarpena eta haien beharrak betetzeko «behar morala» nabarmendu ditu, ez ikuspuntu estrukturaletik bakarrik, baita beren lehentasun pertsonalen ikuspuntutik ere. «Adineko pertsonek tratu zuzena, berdintasunezkoa eta duina merezi dute gizartearen arlo eta jarduera guztietan», adierazi du Aburtok.

Bestalde, Osasuneko sailburu Jon Darponek «pertsonei berengandik gertuen duten inguruari zuzenean eragiten dioten egoeretan koordinatuta eta elkarrekin lan egitearen garrantzia» azpimarratu du, adibidez, Añana kuadrillan abiarazitako proiektua bezalakoen bidez.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MatiaFundazioa
    2013.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    @MatiaFundazioa: Matia Instituto Gerontologico desarrolla proyecto #EtxeanOndo para Gobierno Vasco http://t.co/cHoO5nybLl

  • @BetionEJGV
    2013.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    “Las personas mayores son acreedoras de un trato justo, igualitario, digno y transversal en todas y cada una de... http://t.co/8QyMbya0IF

  • @MatiaFundazioa
    2013.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @FPilares Avanzando en la aplicación de modelos de atención integral y centrada en la persona
    Proyecto Etxean Ondo http://t.co/hxAPotguH8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Alaña, diputada de Servicios Sociales de Álava