Berriak Lehendakaritza

Euskadik eta Kanariak harremana estutu dute

2013-12-12

Iñigo Urkullu lehendakaria Kanarietako presidentea den Paulino Riverorekin batzartu da gaur goizean Ajuria Enean. Lehendakariak azaldu duenez, bi gobernuen lehentasuna krisitik irtetzea da eta horretarako amankomunean jarri dituzte honi aurre egiteko eta enplegua sortzeko sailetako batzuk, esaterako: berrikuntza, industria, enpresen sustapena edota lehen sektorearen bultzada, besteak beste. Bestalde biek defendatu dute erkidego autonomoen berezitasunak defendatzen diren estatua. Zentzu honetan lehendakariak salatu du espainiar gobernuaren zentralizazio politika. Riveroren bisita honekin, Kanariar Uharteetako presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari egiten dion lehen bisita ofiziala da.

Lehendakariaren interbentzioaren ostean Abiadura Handiko Trenaren inguruko galderari erantzun dio. Urkulluk adierazi du Euskadi ez dela irla bat izango, konexikoa izango duela bai estatu espainiarrarekin baita Europarekin ere. Halere kezkaturik agertu da Gobernu espainairrak finantziazio eta epeekin hartutako erantzukizuna beteko ez duelaren beldur.


Bestetik lehendakariak Nafarroan EITB ikustearen ezintasunaz ere mintzatu da. Bere uste saila da ulertzea nola mota guztietako telebista kateak ikusi daitezkeen eta Euskal Telebista ez. Nafarroako parlamentuak honen inguruan hartutako akordioari egin dio erreferentzia eta eskatu du, beti legea errespettuz, egoera hau konpontzeko pausuak ematea.

2 iruzkin
  • 2013-12-12

    Me gustan esta clase de reuniones. Sirven para unir y estrechar lazos.

  • @Teresaalas8
    2013-12-12

    Comentario de Twitter:
    Urkullu y Paulino Rivero descubren que tienen en común la prioridad de salir de la crisis. Clarividencia. http://t.co/JaRJZxWPQM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paulino Rivero, Pte. de Canarias