Berriak

Uraren Euskal Agentzia-URAk hasi ditu Nerbioi Ibaizabal ibaiaren bideratze proiektuaren bigarren fasearen obrak: Urbi-Bengoetxe tartea

2013-12-11

Uraren Euskal Agentzia - URA Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze proiektuaren bigarren Fasearen obrak hasi ditu, Urbi-Bengoetxe tartean, 1.570m-ko luzera batean. Ekintza berri hauek 6.578.093,66 €ko aurrekontua dute eta 20 hilabeteko betetze-epea.

Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek egoera larriak bizi izan dituzte bere gabezia hidraulikoengatik eta beharrezkoa duena baino urriagoa den hustuketa ahalmenarengatik. Erraz antzeman daiteke bere ertzak okupatuak izan direla eta mehartua geratu dela, hirigintzak zituen uneko beharrei erantzuteko, baina ibaiak hazteko behar duen gunea aurreikusi gabe. Ondorioa, gune honetan ohikoak diren uholdeak, proiektu hau modu batean ekiditen saiatzen dena.

Lan hau Administrazio Hidraulikoaren aurretik egindako azterlan eta ikerketetan oinarritu zen, eta, horrekin batera, hainbat kanpaina topografiko eta geoteknikoetan edo udaletan edo bi ibaiertzen inguruko enpresetan bildutako informazioan. Halaber, ibilguaren egoeraren ikerketa hidrauliko bat egin da bere hustuketa ahalmena zehazteko eta neurtu ahal izateko oztopoek ur laminetan duten eragina.

Azterlana egin eta gero, hiru fasetan banatutako da proiektu hau: Bolueta-Urbi atala, Urbi-Bengoetxe atala eta Bengoetxe Torrezabal atala. Urbi Bengoetxe atalean lan hauek egitea aurreikusten da:

• Firestone zubiaren aldaketa

Firestone zubia hormigoi armatuzko taula bat dauka, alboetako estriboetan finkatzen dena, eta ibaiaren erdian pilare bat daukana. Zubi hori bao bakarreko beste batengatik aldatu nahi da gidalerro kurboko bi azpil-haberekin eta 41,10m-ko guztizko luzera dutenak.

• Urbi zubiaren aldaketa

Urbi zubiak, gaur egun, bi habe ditu ibilguaren barruan korrontearen norabidearekin alderatuta okertuak daudenak, eta ura igarotzeko oztopo handia direnak. Zubi berriak habeak korrontearen paraleloan izango ditu eta azpil-habeekin egindako hiru bao.

• Urbiko presa txikiaren eraispena

Altuera gutxiago izango duen batengatik aldatuko da eta tartearen bukaeran ere beste presa txiki eraikitzea aurreikusten da, Bengoetxeko presa txikitik hurbil ibaian behera, ur saltoak presa txikia bera oinarririk gabe utz ez dezan.

• Ingurumenaren berreskurapena

Bideratze proiektuak, gainera, barne hartzen du honako hauek birjartzea: gaur egungo bide-zorrak, bideak, igarobideak edo eraginda gerta litekeen beste edozein zerbitzu, eta, orokorrean, behar diren obra lagungarri eta osagarri guztiak. Ez bakarrik funtzio hidrauliko nagusia bermatzeko, baita lurralde antolakuntzan eragin dezaketenak eta ingurumen-inpaktua txikitzeko balioko dutenak ere.

Azkenik proiektuak birlandatze neurriak ere barne hartzen ditu, obrak izango duten ondorioak murrizteko beharrezko lana. Birlandatzearen helburuak ugariak eta era askotarikoak dira, besteak beste: ezponden egonkortzea, ikusi nahi ez diren ikuspegiak ezkutatzea, landaredia birjartzea, inguruaren apainketa eta hobekuntza, gerizpea sortzea eta hezetasunaren eta tenperaturaren erregulazio mikroklimatikoa lortzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko