Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Lankidetza-Hitzarmena Bilboko Merkataritzaren Plan Estrategikoa landu eta etorkizuneko garapen-ildoak finkatzeko

2013.eko abenduak 11
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko akordio honek elkartegintza eta merkataritza-kudeaketa arloko eredu berri baten abiapuntua zehaztu du 2017. urtea arte

  • Datorren urtean, Bilboko merkataritzaren etorkizuneko oinarriak finkatuko dituen Plan Estrategikoa egingo da, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduta, bakoitzak 20.000 euroko ekarpena eginez

  • Hitzarmenarekin batera, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro inguru bideratuko dituzte 2014an Hiriko merkataritza-ehuna sendotzeko

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Bilboko Merkataritza Ganbera eta Bilbao Dendak elkartearekin batera, Bilboko Merkataritzaren Plan Estrategikoa landu eta sektore produktibo garrantzitsu honen datozen urteotarako jarduera-ildoak finkatzeko asmoz.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehikortasuneko Sailburua, Ibon Areso Bilboko Alkateordea, Jose Angel Corres Bilboko Merkataritza Ganberako Presidentea eta Juan Carlos Erkoreka Bilbao Dendak elkarteko Presidentea partaide izan dituen sinaketa-ekitaldiak, printzipioz 2017. urtea arte luzatuko den elkartegintza eta merkataritza-kudeaketa arloko eredu berri baten abiapuntua zehaztu du.

Horren haritik, gaur sinatutako lankidetza-hitzarmenak honako helburu hauek ditu:

  • Hiriko Merkataritzagune sendo eta kontsolidatua lortzea, Hiri osora hedatutakoa, hiriko merkataritza eta sustapen-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
  • Hiriko Merkataritzaguneak merkataritza-erreferentzien abangoardian kokatzeko estrategiak garatzea, hiri-inguruko banaketa-formula berrien lehiakortasunari aurre egiteko.
  • Merkataritza Plataformak Bilboko Hiri-Merkataritzagunea kudeatzeko tresnatzat epe laburrean bere burua finantzatzeko behar-beharrezko duen plan ekonomikoa ezartzea.
  • Hiriko Merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

BILBOKO MERKATARITZAREN PLAN ESTRATEGIKOA

Datorren urtean, Bilboko Merkataritzaren Plan Estrategikoa egingo da, Hiriko merkataritza-gune guztiak Udalarekin adostutako garapen-estrategia baten inguruan bilduz, merkataritzaren datozen urteotako etorkizunaren oinarriak finkatzearren. Plan Estrategikoa Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko dute, bakoitzak 20.000 euroko ekarpena eginez.

Bilboko merkataritzaren dinamizazioarekin lotutako eragile publiko eta pribatu guztiek gaur sinatu duten akordioari esker, sektoreko enpresen lehiakortasuna areagotzeko oinarriak finkatu dira, hiriko esparruek eguneroko bizimoduaren ardatz sozial eta ekonomiko gisa eta harremanetarako, bizikidetzarako eta garapen ekonomikorako topagune gisa duten balioa aintzakotzat hartuz.

Merkataritza arloan gauzatutako erakunde-arteko lankidetza-eredu berri hau eskualde-buruetara eta Euskadiko gainerako udalerrietara zabalduko da piskanaka-piskanaka.

BI MILIOI EURO INGURU MERKATARITZA DINAMIZATZEKO

Merkataritza tradizionala kontsolidatu eta sustatzea xede duen lankidetza-akordio honen sinaketarekin batera, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro inguru bideratuko dituzte 2014an Hiriko merkataritza-ehuna sendotu eta dinamizatzeko.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, aurten hiriko merkataritza indartzeko egindako 1.173.000 euroko inbertsioa bere horretan mantentzea aurreikusi du, honela banatuta:

  • Bilboko merkataritzako elkartegintzari laguntzea: 480.000 euro
  • Dinamizazio kanpainak: 428.000 euro
  • Profesionalen hobekuntza eta berrikuntza: 215.000 euro
  • Merkataritzako eskaintza eta eskariari buruzko ikerketak: 50.000 euro

Kopuru hauei, Bilbao Dendak elkarteari lagatako bulegoak eta Bilbao Ekintzako 13 pertsonak egiten duten lana gaineratu behar zaizkie.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak %55 gehitu du 2014. urterako merkataritza arloan duen aurrekontua, eta beren horretan mantenduko ditu aurten egindako inbertsioak, 761.721 euro guztira, honela banatuta:

  • Merkataritza-Establezimenduen Modernizazioa: 450:721 euro
  • Hiriko Merkataritzarako Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasun Estrategiak: 117.000 euro
  • “Bilbo Hiriko Merkataritzaguneetako Gerenteak” programa garatzeko lankidetza-hitzarmena: 87.000 euro
  • Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak: 77.000 euro
  • Bekadunak. Merkataritza dinamizatzeko bi eragile: 30.000 euro

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko abenduak 12

    Me parece una idea excelente.
    En el ámbito de la Dirección por Valores hay un ejemplo de "buena práctica" de liderazgo post-convencional e inspirador llevada a cabo por la Asociación de Comerciantes de la zona Centro de Granollers:
    .- Tomando como referencia 3 ejes estratégicos -ciudad, cultura y comercio- han llevado a cabo actividades que han supuesto un impulso importante tanto a los propios comercios, como a la ciudadanía en general.
    "Contribución, participación y confianza", han sido los valores que han hecho posible este proyecto "con sentido".
    Saludos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)