Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Urretxun bihar, ostegunean, arratsaldez

2013.eko abenduak 11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldatu egingo du Zumaia – Zumarraga lineako autobusen ibilbidea bihar, ostegunean, arratsaldez, Urretxun, Iparragirre kalean egingo den trafiko mozketa dela eta.

Zehatzago esanez, mozketak, Zumaiatik Zumarragarantz arratsaldeko 16:05ean, 18:05ean eta 19:05ean irtengo diren zerbitzuei eragingo die. Aipaturiko autobus horiek Zumarragako saihesbidetik zirkulatuko dute, Okendoko bide-gurutzean geratuko dira eta saihesbidetik jarraituko dute Ospitalerantz.

Aurkako noranzkoan, ohiko ibilbidea egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es web gunea dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko