Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, diru-laguntza zuzena ematen dena, Bilboko Guggenheim Museoa Fundazioaren 2013. urteko ustiapen-aurrekontua finantzatzeko (2013-12-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 10

LABURPENA

Bilboko Guggenheim Museoa Fundazioari diru-laguntza zuzena

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Bilboko Guggenheim Museoa Fundazioari 243.3356 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du, erakunde horren ustiapen-aurrekontua finantzatzeko. Kopuru horrek bere baitan hartzen ditu 2011ko ustiapen-aurrekontuari Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egin gabe utzitako ekarpenaren likidazioa, eta 2012 eta 2013 urteetako ustiapen-aurrekontuak finantzatzeko ekarpen gehigarriak. Izan ere, Fundazioari martxoaren 8an eman zitzaion diru-laguntza izendunean (3.274.000 euro) zati bat, 2011n Sailak egin gabe utzitako ekarpenen likidaziorako bideratu baitzen.

Diru-laguntzaren kopuru osoa, ordainketa bakarrean emango da, 2013ko lehen hamar hilabeteetako jardueraren behin behineko balantzea aurkeztu ondoren. Laguntzaren justifikaziorako, 2013 urteko kontuak eta auditoria txostena aurkeztu beharko dira, 2014ko lehen seihilekoaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau