Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, diru-laguntza zuzena ematen dena, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren ustiapen-aurrekontuak finantzatzeko (2013-12-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 10

LABURPENA

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari diru-laguntza zuzena

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari 201.900 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du, erakunde horren ustiapen-aurrekontua finantzatzeko (2011ko ustiapen-aurrekontuari Kultura Sailak egin gabe utzitako ekarpenaren likidazioa, eta 2012 eta 2013 urteetako ustiapen-aurrekontuak finantzatzeko ekarpen gehigarriak).

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: 174.900 euro laguntza Gobernu Kontseiluan onartu ondoren, eta gainerako 27.000 euroak, 2013ko lehen hamar hilabeteetako behin behineko jardueraren balantzea aurkeztu ondoren. Laguntzaren justifikaziorako, 2013 urteko kontuak eta auditoria txostena aurkeztu beharko dira, 2014ko lehen seihilekoaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau