Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, diru-laguntza zuzena ematen dena, Cristobal Balenciaga Fundazioaren 2013. urteko ustiapen defizita finantzatzeko. (2013-12-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 10

LABURPENA

Cristobal Balenciaga Fundazioari diru-laguntza zuzena

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Cristobal Balenciaga Fundazioari 54.549 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, Fundazio horren 2013 urteko ustiapen-defizita finantzatzeko.

Cristobal Balenciaga Fundazioaren Patronatuak -erakunde sortzaile guztiak daude bertan ordezkatuak-, 2013 urtearen amaieran bere ustiapen-defizita 109.098 eurora iritsiko dela aurreikusi zuen. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak defizit hori erdi bana euren gain hartzeko konpromisoa erakutsi zuten. Gobernu Kontseiluak onartu duen laguntza zuzena, defizit horretan Jaurlaritzari dagokion zatia da.

Diru-laguntzaren kopuru osoa, ordainketa bakarrean emango da, 2013ko lehen hamar hilabeteetako jardueraren behin behineko balantzea aurkeztu ondoren. Laguntzaren justifikaziorako, 2013 urteko kontuak eta auditoria txostena aurkeztu beharko dira, 2014ko lehen seihilekoaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau