Berriak Herrizaingoa
Eu

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Deustuko Unibertsitateko Masterrerako diru-laguntzak emango ditu Herrizaingo Sailak

2010.eko apirilak 27

Herrizaingo sailburuak emandako agindu bat onartu du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran. Honen bidez, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko Deustuko Unibertsitateko Master ofizialak, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren diru-laguntzak jasoko ditu. Deustuko Unibertsitateak emango duen masterra EAEn bizi diren tituludun -lizentziatuak edo diplomatuak- pertsona guztiei bideratuta dago. Emakumeen kontrako indarkeriarekin zerikusia duten erakunde pribatuetan eta administrazio publikoan lan egiten duten pertsonak gaian aditu bilaka daitezen hezi eta gaitzea da proiektuaren helburu nagusia.

Genero-indarkeria errotik deusezteko, zenbait neurri hartzea beharrezkoa dela deritzo Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak: alde batetik, halako egoerak eragiten dituzten gertaera eta arrazoiak era bateratuan aztertzea eta, bestetik, administrazio publikoetan eta erakunde pribatuetan biktimei laguntzen dieten pertsonei heziketa profesional bat ematea.
Aipatutako azken helburua lortu ahal izateko, Deustuko Unibertsitatearekin duen elkarlana areagotzea egokia dela uste du Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak. Hortaz, 2010-2011 ikasturteari begira, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko Master ofiziala ordaintzeko diru-laguntza eskaera publikoa bultzatu du.
44.437,50 euroko laguntza emango du Zuzendaritzak proiektuaren ordainketarako. EAEn bizi diren eta heziketa esparru honekiko beren ezagutza maila areagotu nahi duten tituludun -lizentziatuak edo diplomatuak- pertsona guztiek izango dute laguntzak eskatzeko aukera; hamabost izango dira azkenean, laguntzez baliatzea lortuko dutenak. 
El Master Universitario Oficial en Intervención en Violencia contra las Mujeres se imparte como un Master oficial de 60 ECTS (créditos europeos) y se estructura en torno  a cinco módulos:
Emakumeen indarkerian esku hartzeko Unibertsitateko Master Ofizialak 60 kreditu izango ditu guztira eta bost zatitan banatuta emango da:

I. Zatia: Jakintza-arteko esku-hartze soziala.
II. Zatia: Esku-hartze sozialerako beharrezko gailu profesionalak.
III. Zatia: Genero-indarkerian eta etxeko indarkerian esku-hartzea.
IV. Zatia: Kanpoko praktikak.
V. Zatia: Masterreko amaierako lana.

Diru-laguntzak eskuratu ahal izateko eskaerak EHAAn argitaratu denetik gehienez hilabeteren buruan egin beharko dira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalean -Gasteizen) edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren egoitzetan  aurkeztu behar dira eskaerak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko