Berriak Osasuna
Eu

Galdakao-Usansolo Ospitaleak jostailu solidarioak lortzeko kanpaina bat hasi du

2013.eko abenduak 10

Kanpaina, Koopera irabazi asmorik gabeko kooperatiben sarearekin batera antolatu da

Ospitale barnean bi gune prestatu dira, bata sarreran eta bestea aldagela profesionalen gunean (2. solairuan)

Profesionalak eta zentruaren erabiltzaileak baliabide ekonomiko eskasa duten familien egoeraz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da kanpaina honen helburua, baita ere enplegu sozialaren sormena sustatzea

Ekimena erantzunkizun sozial korporatiboaren politikaren barnean kokatzen da, zehazki, “Egutegi Soziala” kanpainaren barnean


Egoera onean dauden jostailu erabiliak bilatzen dira bigarren bizi bat emateko. Peluxeak, mahai jokoak, autoak, panpinak, liburuak, eskolako materiala… Hau da, ume bati zoriontsu egiten dion edozein artikulu. Galdakao-Usansolo Ospitaleak, Koopera irabazi asmorik gabeko kooperatiben sarearekin batera, jostailu solidarioak batzeko kanpaina antolatu du, astelehenetik, abenduak 2, ostiralera arte, abenduak 20.

Bilketarako bi gune prestatu dira ospitale barnean, bata sarreran eta bestea aldagela profesionaleen gunean (2. solairuan). Dena den, eskaera asko badago gune gehiago jartzeko asmoa dago.

Pilar Uriarte, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendariak dioen bezela, “kanpaina hau profesionalak eta zentruaren erabiltzaileak baliabide ekonomiko eskasa duten familien egoeraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko antolatu da”.

“Gainera, jostailu erabilien dohaintzaren promozioan enplegu soziala sortzen da, bai jostailuen hautaketan eta tratamenduan zein bere ondorengo salmentan”, gehitu du zuzendariak. Baita ere, ekimen honek kontsumo arduratsua sustatzen du, gizartearen ezberdintasunekin sentikor izatean, jostailuak berziklatzean eta berrerabiltzean, bere balio-bizitza luzatzen baitu.

Behin kanpaina amaitzean, jostailuak hautaketa eta tratamendu prozesu bat pasako dute konpontzeko edota birziklatzeko, Koopera Reusing Center-eko tratamendu instalazioan, Mungian dagoena. Jostailuen bilketa, berreskurapena eta birziklapen prozesu hau Euskadin egiten de lehen aldia da, produktu berriak berreskuratzen direlako, gizartea kontzientzen duelako, eta jostailu berriak sortzea ekiditzen duelako, energia aurreztuz eta CO2-aren isurketa ekidituz. Guzti honekin kontsumo arduratsua sustatzea lortzen da.
Cristina Larrayoz, Kooperako marketing eta komunikazio arduradunak dioen bezela, “jostailu jasangarrien ideia, Kooperak iraunkortasun energetiko, ekonomiko eta ingurumenarekiko daukan konpromezutik jaiotzen da. Horrela, umeak berdin dibertitzen eta ikasten dutela azpimarratu nahi da, nahiz eta jostailuek kutxarik ez eraman. Prezio baxuen politikarekin—umeentzako ordenagailu bat bost euro, panpin bat bi euro t’erdi etab.- urte honetan ume guztiak Olentzero eta Errege Maguak izatea lortu nahi da”.

Cristinak Galdakao-Usansolo Ospitalean batzen diren jostailuak Kooperak Bilbon dituen bi dendetan, beste bat Barakaldon eta azkeneko bat Santanderren salduko direla prezio baxu hauekin azpimarratu du.

Galdakao-Usansolo Ospitaleko Egutegi Soziala

Galdakao-Usansolo Ospitaleko jostailu erabilien bilketaren ekimen hau, zentruaren erantzunkizun sozial korporatiboaren politikaren barne dago, hain zuzen ere, gizarte gaiei buruz sentsibilizatzeko daukaten Egutegi Sozialaren helburua jarraituz. Egutegi honek, urtean zehar banatzen diren data ezberdinetan hainbat ekimen eramaten ditu aurrera sentsibilizazio gaietan, bai gizarte zein osasun eta ingurumenarekin, bere profesional zein gizarteari orokorrean zuzenduak daudenak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RedKoopera
    2013.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @BBKInnovaSarea: Galdakao-Usansolo Ospitaleak jostailu #solidarioak lortzeko kanpaina bat hasi du. cc/ @RedKoopera http://t.co/Ho5QTR1J8Z

  • @BBKInnovaSarea
    2013.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Galdakao-Usansolo Ospitaleak jostailu #solidarioak lortzeko kanpaina bat hasi du. cc/ @RedKoopera http://t.co/Ho5QTR1J8Z

  • @Mo1ni1ca1
    2013.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Galdakao-Usansolo emprende una campaña de recogida de juguetes solidarios http://t.co/gzbyxOlxmv