Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Hiriko Merkataritza Plataformek 2017ra arte erabiliko den merkataritza-estrategia ezartzeko hitzarmena sinatu dute

2013.eko abenduak 10

Juan Karlos Izagirrek bertako merkataritzaren alde apustua berretsi du eragile ekonomiko, sozial eta kultural gisa.

Arantza Tapiak adierazi duenez, kudeaketa-eredua eskualde-buruetara eta Euskadiko gainerako udalerrietara zabalduko da pixkanaka, sektorearen lehiakortasuna areagotzeko asmoz

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu du gaur Donostiako Udalarekin eta Hiriko Merkataritza Plataformarekin. Hitzarmena lankidetzarako eta kudeaketarako eredu berri bat da eta 2017ra arteko baliotasuna izango du. Haren ardatza adosturiko merkataritza-garapenerako estrategia bat da, merkataritzaren etorkizunaren oinarriak ezarriko dituena 2017ra arte, eta hiriko merkataritza-gune guztiak bilduko dituena.

Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: hiriko alkate Juan Carlos Izagirrek, Gipuzkoako Ganberako idazkari nagusi Endika Sánchezek, Sshops Donostiako presidente Esteban Gonzálezek eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak; azken horrek aditzera eman duenez, asmoa  kudeaketa-eredu hori, pixkanaka, eskualde-buruetara eta Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzen joatea da.

Hala, merkataritza-dinamizazioan parte hartzen duten eragile guztiek, publikoak zein pribatuak, ezarri dituzte merkataritza-enpresen lehiakortasun handiago baterako oinarriak. Balioan jarri nahi dira hiriko inguruneak, hartu-emanetarako, bizikidetzarako eta garapen ekonomikorako toki gisa, haiek baitira hirietako bizitzaren egiazko ardatz ekonomiko eta sozialak.

Sinaturiko hitzarmenaren helburu nagusiak hurrengoak dira:

  1. Hiriko Merkataritzagune sendo eta finkatu bat lortzea, hiriko merkataritza- eta sustapen-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
  2. Hiriko Merkataritzaguneak merkataritza-erreferentzien abangoardian kokatzeko estrategiak garatzea.
  3. Merkataritza Plataformak epe laburrean bere burua finantzatzeko plan ekonomiko bat ezartzea.
  4. Hiriko Merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

Laneko mahaia 2014ko urtarrilean ezarriko da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hogeina mila euro jarriko dituzte Hiriko Merkataritza Plan Estrategikoa gauzatzeko. Plan horren barruan, Jaurlaritzak beste 500.000 € jarriko ditu Donostiako merkataritza-egoera hobetzeko diru-laguntza gisa.
Donostiarentzako finantzazioa 2013an. (591.426 €):

  • Merkataritza Inguruneak Dinamizatzeko Programa. MID - Zonakako lankidetza, dinamizazio eta hiriko merkataritza lehiakortasun estrategiak piztera bideraturiko laguntzak. 93.000 €
  • Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Gerenteak programa abiarazteko lankidetza-hitzarmena. 87.000 €
  • Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak. MDB. 38.500 €
  • Bekadunak. Bekadun bat du: 15.000 €


Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko programara 357.926 € bideratu dira aurten, 2.365.898 €-ko inbertsio eraginarekin.

Tapia sailburuak gaur eginiko ekitaldian azpimarratu duenez, 2014rako merkataritzako aurrekontua % 55 handitu da, baina, «garrantzitsuena –erantsi du– ez da zenbat diru bideratzen dugun, baizik eta nola inbertitzen dugun, eta gaurkoaren tankerako hitzarmenek merkataritza-sektorearen egoera hobetzeko bide onean kokatzen gaituzte».

Donostiako alkateak gure merkataritza sustatzeko estrategiak hiru zutabe dituela adierazi du “merkataritzaren berrikunta, merkataritza berdea eta lehiakortasunaren hobekuntza, beti ere bertako merkataritza, arrakasta eredu hartuta”.




Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Karlos Izagirre