Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Estatistikako 2014-2017 Euskal Planaren Lege Proiektua (2013-12-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 10

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Estatistikako 2014-2017 Euskal Planaren Lege Proiektua onartu du

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Finantza sailburuak proposatuta, Estatistikako 2014-2017 Euskal Planaren Lege Proiektua onartu du gaur eta laster bidaliko du Legebiltzarrera. Estatistika Plana da Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna. Indarrean izango den bitartean zer estatistika eta antzeko zeregin landuko diren xedatzen du. Oinarrizko eta funtsezko helburua jarduera estatistikoa planifikatzea eta sistematizatzea da, hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusibo izanik; hortaz, zeregin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundeak gauzatuko ditu indarraldian zehar.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau