Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Donostiako, Bilboko eta Gasteizko udalekin eta merkataritza-plataformekin hitzarmenak sinatuko dira: (2013-12-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abenduak 10

LABURPENA

Euskadiko hiru hiriburuetako udalekin eta merkataritza-plataformekin aste honetan sinatuko diren lankidetza-hitzarmenak zuzendu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenen helburua 2017ra arteko elkarte- eta kudeaketa-eredu berria ezartzea izango da, hirietako merkataritza garatzeko ildo estrategikoak bermatzeko. Gainera, gutxika Euskadiko eskualdetako buruetara eta gainerako herrietara zabaldu nahi da.

Donostia

Data: hilak 10, asteartea
Ordua: 17:30
Lekua: Donostiako udaletxea

Partaideak:
Arantza Tapia, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburua
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea
Endika Sánchez, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako idazkari nagusia
Esteban González, Sshops Donostia elkarteko presidentea

Bilbo

Data: hilak 11, asteazkena
Ordua: 10:30
Lekua: Bilboko udaletxea.

Partaideak:
Arantza Tapia, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburua
Ibon Areso, Bilboko alkateordea
José Ángel Corres, Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea
Juan Carlos Erkoreka, Bilbao Dendak elkarteko presidentea

Gasteiz

Data: hilak 12, osteguna
Ordua: 11:00
Lekua: Gasteizko udaletxea.

Partaideak:
Arantza Tapia, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburua
Javier Maroto, Gasteizko alkatea
Marta Bengoechea, Gasteiz on elkarteko presidentea
Jon Aspuru, Arabako Merkataritza Federazioko presidentea

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau