Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Zumarragako eta Urretxuko Santa Luzia Azokan zehar autobusen zerbitzu berezia eskainiko du

2013.eko abenduak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ostiralean abenduaren 13an Zumaia – Zumarraga linean autobusen zerbitzu berezia eskainiko du Zumarragan eta Urretxun ospatuko den Azokan zehar garraio publikoan joan-etorrien beharrizanak betetzeko.

Euskotreneko Zumaia – Zumarraga lineako zerbitzuaren ezaugarri nagusiak datorren ostiralean ondorengo hauek izango dira:

• Azpeitia – Zumarraga tartean zerbitzu gehienek beste autobus bat izango dute, noranzko bietan, eta autobus hori ohikoaren aurretik irtengo da.

• Zumaia - Zumarraga: Zumarraga helmuga izan duten autobusak Zumaiatik 6:30ean irtengo dira eta 7:05etik orduro. Zumarragarainoko azken zerbitzua 20:05ean irtengo da. Aipatutakoez gain, Zumaian, Zestoan, Azpeitian, Azkoitian eta Zumarragan ohiko geldialdiak burutuko dituztenak Zumarragarantz autobusak irtengo dira Zestoatik 10:05ean eta Azpeititik 12:30ean eta 15:30ean.

• Zumarraga – Zumaia: autobusak Zumarragatik orduro irtengo dira 7:35 eta 21:35 bitartean.

• Zumarragan sarrera saihesbidetik burutuko da, eta geldialdia eskualdeko bidegurutzean bertan Okendoko Biribilgunearen sarrerarekin burutuko da, eta Ospitalera igo behar duten autobusek saihesbidetik jarraituko dute.

•Zumarragako irteera ohiko ibilbidetik burutuko da Zumarragako Geltokietako Plazaren geralekuraino. Hortik Ipiñarrieta kaletik itzuliko da saihesbidera sartzeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es web gunea dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko