Berriak
Eu

"Memoria Giza Eskubideetan oinarriturik eraiki beharra dago"

2013.eko abenduak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean adierazi du ez dagoela bidezidorrik bakea eraikitzeko ezta bizikidetza sendotzeko ere. Euskadin bizi den egoerari so eginez, Urkulluk onartu du bidea ez dela erraza izango, baina besterik ez dagoela ziurtatu du. Lehendakariak aurre ekiteko oroimenaren eta egiaren beharra aldarrikatu du, beti giza eskubideak errespetatuz. Gauzak horrela, berriki zendu den Nelson Mandela ekarri du gogora. Urkulluk eskatu du Mandelaren eredua jarraitzeko: "Hegoafrikan egindakoa ondo baderitzogu, ahalegindu gaitezen hura Euskadin ere egiten". Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du pertsonen bizimodua hobetzeko, giza duintasunari erantzuna emateko eta beren eskubideak defendatzeko, gaineratu du Lehendakariak.

Lehendakariak Tené Cassin saria eman du gaur goizean. Giza Eskubideen René Cassin saria Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, eta aurten sari hori CEAR–Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak jasoko du. Erakunde honek 20 urtetan errefuxiatu eta emigranteen eskubideak defendatzeagatik eta sustatzeagatik eta aldi berean euskal gizartean kulturarteko elkarbizitzaren alde egindako lanagatik saritu nahi izan du epaimahaiak. CEAR Euskadiren presidente Javier Galparsorok hartu du saria.

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen jendaurrean aitortzetzeko eta nabarmentzeko pertsonek eta elkarteek giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua. Sariak René Cassin-i zor dio izena: René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sustatzaile nagusia izan zen; eta Bakearen Nobel saria jaso zuen 1968an.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @NestorArtola
    2013.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "La memoria se debe construir sobre el respeto a los derechos humanos" http://t.co/4W94WEA33U

  • @FernandezJonan
    2013.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    "La memoria se debe construir sobre el respeto a los derechos humanos" http://t.co/4W94WEA33U

  • @mirenepalacios
    2013.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    "La memoria se debe construir sobre el respeto a los derechos humanos" http://t.co/aOtH7YEl2C

  • @jpzubiza
    2013.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] @iurkullu Lehendakariak, Tené Cassin saria eman du gaur goizean ► http://t.co/Xx7NI0EdU1 #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)