Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Cecodhas-ek Visesaren sustapen bat -Salburua 242 - dorre gorria- hautatu du ia nulua den energia kontsumoa duen eraikinen erreferente gisa

2013.eko abenduak 05

Cecodhas-ek, etxebizitza sozialen sustatzailea den Europako elkarteak, Visesaren Salburua 242 Gasteizko sustapenean (Dorre Gorria izenaz ezagunagoa) jarri du arreta, ia nulua den energia kontsumoa duen eraikin gisa aztertzeko.

Visesa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sozietate publikoa, etxebizitzen sustapenaren sektoreko aldaketa batean lehena izaten ahalegintzen da, iraunkortasuna eta ingurumenaren errespetua hobetzeko. Kasu honetan, aurrerapauso bat eman da eguzkia hartzeko sistemen instalazioan: sustapen honetan mikro-kogenerazio sistema bat (eraginkortasun handikotzat jotzen dena) instalatu da. Sistema horrek elektrizitatea eta beroa ekoizten ditu aldi berean; beroa berokuntzarako eta garbitzeko ur berorako erabiltzen da, eta horrela energia aurrezten eta CO2 isurpenak murrizten laguntzen da. Abiarazitako neurri horiek gehieneko kalifikazio energetikoa (A) lortu dute, haien isurtze-maila 8,7 kg CO2/m² baita. Modu egokian soilik (araudia betetzen baino ez) egindako eraikin batekin alderatuko balitz, isurtze-maila hirukoitza litzateke, beraz lortutako ingurumen-onurak nabarmenak dira. Hala ere, horrek eraikinaren iraunkortasunean ez ezik, Salburua 242-ko etxebizitzen jabeen diruan ere du eragina, urtean aurrezki garrantzitsua baitakar berokuntzan.

Cecodhas-ek egindako azterketa hori, energia-kontsumoa gainerako eraikinek baino nabarmenki txikiagoa duten eraikinei buruzkoa, Powerhouse Europako proiektuaren barruan kokatuta dago. Europako etxeetan energiaren erabileran aldaketa bat lortzeko erronka konplexuarekin, Powerhouse Nearly Zero Energy Challenge-k etxebizitza sozialen arloko profesionalen artean ezagutzak trukatzeko egitura bat eman nahi du, inplikazio praktikoak, energia eraginkortasuneko kodeen kostuak, e.a. ikasteko. Cecodhas-ek Visesaren Salburua 242 sustapena azterketaren erreferente gisa hautatu izanak esan nahi du Visesaren lana aintzatetsi egiten dela etxebizitzetan iraungarritasun eta ingurumen irizpideak aplikatzeagatik eta etxebizitzen sustapenean garapen iraungarrira bideratzen den aldaketa babesteagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)