Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Animalien elikaduraren hobekuntzan eta elikagaien segurtasunean aurrera egitea, euskal exekutiboaren lehentasunezko helburuetakoa

2013.eko abenduak 05

Bittor Orozek azpimarratu duenez, arlo honek erakundearen aldetik duen babesak eta konpromisoak lagundu egin dute aurrera egiten eta hobetzen, bai eta segurtasunarekin konprometitutako sektorea edukitzen ere.

Abenduaren 3an eta 4an 250 aditu baino gehiago elkartu dira Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, hiru foru aldundiek, Euskadiko Pentsuen Fabrikatzaileen Elkarteak (EPEA) eta Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak (ELIKA) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren laguntzaz antolatu duten Animalien Elikadura, Elikagaien Segurtasun eta Elikagaien Ekoizpenari buruzko Kongresua dela-eta. Bi urtean behin izaten den hitzordu hau ezin saihestuzko topalekua bihurtu da animalien elikaduran eta elikagaien segurtasunean aditu direnentzat.

Inaugurazio hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuorde Bittor Orozek azpimarratu du “euskal exekutiboak Euskadiko pentsuen sektorearekin elkarlanean arituta ekimena garatzen lagundu duela, eta lan horrekin posible izan dela aurrera egitea, hobetzea eta segurtasunarekin konprometitutako sektorea edukitzea.”

Ildo horretan, azpimarratu du EPEA Euskadiko Pentsuen Fabrikatzaileen Elkartea egiten ari den lana; zehazki, esan du “sektore gisa dituzten betebeharrak garatu, hobetu eta betetzeko erakutsi duten interesak garbi uzten du gaiarekiko ardura dutela” Orozek azpimarratu zuen, halaber, Elika Eusko Jaurlaritzaren menpeko fundazioaren lana.

Aztertutako gaiak

Kongresuan aztertutako gaien artean, nabarmentzekoak dira pentsu sendagarrien egoera eta beraien etorkizuneko lege markoa; izan ere, Europar Batzordeak ere gai hori du gero eta handiagoa den bakterioen erresistentzien mehatxuaren aurka egiteko duen Ekintza Planaren barruan. Albaitaritzako medikamentuen gaia ere azpimarratzekoa izan zen.

Kutsadura gurutzatuen kontrolari buruz eta kutsadura mailak teknikoki ezin saihestuzkoak diren minimoetara gutxitzeko neurriak hartzeari buruz ere eztabaidatu da. Kutsadura gurutzatuari lotutako arazoen artean, animalietatik ateratzen diren produktuetan agertzen diren hondakinez hitz egin da, bai eta patogenoak antibiotikoen dosi txikien eraginpean egoteagatik sortzen diren erresistentzien garapenaz eta espezieen arteko toxikotasunaz ere.

Kongresura bertaratutakoak ados egon dira elkarlana beharrezkoa dela elikagaien ekoizpenaren katea osatzen duten operadore guztien artean eta sektorearen eta kontrol agintaritzen artean ere bai, elikagaien segurtasunik handiena bermatzeko.

Ildo horretan, Orozek gogora ekarri nahi izan du erakundeak elkarlanean aritu behar direla ”lankidetzarako harremanak gehiago estutzen, posible den neurrian. Operadoreei eta beraiek ordezkatzen dituzten elkarteei entzuten. Haien eskariei eta eskakizunei erantzunez. Haien ekimenak babestuz eta geureak bultzatuz elkarrizketako marko batean, etorkizunean sortzen joango diren hobekuntza mota guztiei probetxua ateratzeko, etorkizun hori gero eta oparoagoa izatea espero baitut".”.

Hitzaldien gaineko informazio gehiagorako: www.congresoalimentacionanimal.com

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irene Pardo, Borja Monje Frías, Jon Peli Uriguen Ansola, Carlos Cabanas Godino, Iñaki Sainz Oxinaga, Juan Carlos Zuloaga Eizagirre