Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura: Aurrekontu Orokorrak

2013.eko abenduak 09

Ogasun eta Finantzen sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak Eusko Jaurlaritza ordezkatu du Aurrekontuen Lege Proiektuaren aurkezpenean. Gaur EH Bilduk eta UPyD-k Legebiltzarrean proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketen eztabaidari eta botazioari ekin diote.

Gatzagaetxebarria sailburuak azpimarratu du Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuak oinarri izan dituela suspertze ekonomikoa eta  enpleguaren sorrera alde batetik, eta gizarte politiken babesa bestetik. Gobernuak berrikuntza eta ikerketaren aldeko apustua egin du, enpresen finantziaketari bide eman dio eta hezkuntza eta osasun sistemen babesa defendatu du, besteak beste, adierazi du Gatzagaetxebarriak. Neurri hauen helburua da, honen iritziz, produktibitatea areagotzea eta  ondorioz enplegua sortzea. Jaurlaritzak hazkundea nahi du baina “hazkunde jasangarria”, aipatu du sailburuak.

Gatzagaetxebarria sailburuaren hitzetan, 2014 urtean euskal ekonomia hazi egingo da. Hazkunde hau “motela” izango dela azaldu du sailburuak eta enplegua sortzeko baldintzak emango ez direla ere jakinarazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)