Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Ardoaraba babestuko du, turismoa bultzatzeko eta bertako kalitatezko produktua sustatzeko foroa dela iritzita

2013.eko abenduak 05

· 98.000 euro bideratu ditu azoka horretara, nekazaritzako elikagaien industrien parte-hartzea dinamizatzeko, eta ostalaritzaren sektorea eta tokiko saltokiak kalitate egiaztatuko produktuak urte osoan zehar erabiltzera animatzeko

· Euskadi Basque Country marka eta "Euskadi Gastronomika" produktu-klubak antolatutako esperientzia turistikoak sustatzeko, erakustaldi enogastronomikoa antolatu du, dastatzeak barne.

2013ko abenduaren 5a. Hasi da Ardoaraba-Euskadiko Azoka Enogastronomikoa Gasteizen, hots, Euskadiko eta inguruko erreferentzia enogastronomikoko foro handia. Abenduaren 8ra arte egongo da. Eusko Jaurlaritzak 98.000 euro bideratu ditu nekazaritzako elikagaien industrien parte-hartzea dinamizatzeko, eta ostalaritzaren sektorea eta tokiko saltokiak kalitate egiaztatuko produktuak (esaterako, Arabako Errioxako ardoak eta JD duten txakolinak) urte osoan zehar erabiltzera animatzeko.

Ardoaraba Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lan onaren erakusleihoa da, eta Eusko Jaurlaritzak indartu egiten du GasteizOnekin, ekitaldiaren antolatzailearekin, sinatutako hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horri jarraiki, bada, bertako kalitatezko produktuak etengabe sustatuko dira saltokien, ostalaritzako establezimenduen eta zerbitzuen artean:

• Arabako Errioxako ardoa, txakolina eta Euskadiko kalitate egiaztatuko beste produktu batzuk hedatu eta sustatuko dira.

• EUSKO LABELa duen Baserriko Txerria produktu berri gisa sustatzen lagunduko da.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Turismoaren Euskal Agentziak (Basquetour) Ardoarabaren aldeko apustua egiten dute, turismoa erakartzeko gunea baita. Herritar askok parte hartzen dute eta inguruko merkatuek bisitari ugari izaten dituzte.

Lokalizazio eta sustapen-euskarri guztietan egongo da Euskadi Basque Country marka turistikoa, bisitariek ikusteko:

Bastiturri kaleko karpa

Probintzia plazako karpa

Aihotz plazako karpa

Foru plazako karpa

Ahalegin berezia egiten da Euskadi Gastronomikaren filosofiarekin lotuta dauden jarduerak bultzatzeko:

Euskadi Gastronomika Euskadiko Produktu Turistiko Gastronomikoaren Klubaren marka da, lurraldearen nortasuna eta kalitate gastronomikoa abiapuntu hartuta produktu turistiko bat egiteko sortutako sarea, eta ahalmen gastronomikoa duten euskal eskualdeek osatzen dute. Horiek, aldi berean, enogastronomiarekin lotutako enpresen eta zerbitzuen borondatezko parte-hartzea inplikatzen dute helburuetan. Atxikitako eragile publiko eta pribatu guztien arteko lankidetzaren filosofia du, eta dinamizatzeko baterako ekintzak bultzatzen ditu, turismo enogastronomikoa sustatzeko. Horretarako, sareko lan sinergikoa bultzatzen du. 2011n abian jarri zenetik, klubak 16 helburu eta atxikitako 800 enpresa inguru ditu.

Ardoaraba inguru paregabea da jarduera horietarako; izan ere, karpak eta 60 ostalaritzako establezimendu baino gehiago ditu hirian zehar banatuta. Horien artean, nabarmentzekoa da:

AURKEZPEN TURISTIKOA ETA DASTATZE GASTRONOMIKOA

• Data: Igandean, abenduaren 8an.

• Ordutegia: 11:00etatik 14:15era.

• Esparrua: Probintzia plazako karpa.

• 11:00etatik 12:15era. Aurkezpen turistikoa eta dastatze gastronomikoa.

• Dastatzea: Idiazabal gazta eta Arabako txakolina.

• Tailerra: Euskolabela duten produktuekin egindako pintxoak egitea.

• Dastatzea: Arabako Errioxako ardoak.

• 13:00etatik 14:15era. Aurkezpen turistikoa eta dastatze gastronomikoa.

• Dastatzea: Idiazabal gazta eta Arabako txakolina.

• Tailerra: Euskolabela duten produktuekin egindako pintxoak egitea.

• Dastatzea: Arabako Errioxako ardoak.

http://www.basquetour.net/contenido.aspx?idmp=41

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza eta Merkataritzako zuzendari Jon Zarate, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia eta Nekazaritzako zuzendari Eduardo Aguinaco Ardoarabako
ekitaldietan izango dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)