Berriak

Eusko Legebiltzarraren bisita ofiziala Argentinara

2013.eko abenduak 05

Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetza Batzordeko ordezkaritza batek Buenos Aires bisitatu zuen frankismo garaiko delituak ikertzen ari den auzi penala babesteko. Ordezkaritza Maribel Vaquero Montero (batzordeko lehendakaria), Juan Carlos Ramírez-Escudero Isusi, Juen Arzuaga Gumuzio eta Mikel Unzalu Hermosak osatu zuten. Gainera, Argentinan giza eskubideen alde lan egiten duten zenbait erakunde eta erreferenterekin bildu ziren parlamentariak.

Diputatuen Ganberako Giza Eskubideen Batzordeak gonbidatuta, legebiltzarkideek agenda zabala izan zuten "kereila argentinarra" deritzona babesteko egindako bi eguneko bisitan. Maria Romilda Servini de Cubria epaileak hogei auzi-jartzaile eta lekukoekin izandako bileran parte hartu zuten. Hogei lagun hauek Buenos Airesera espresuki etorri dira epailea eramaten ari den auzi judizialaren baitan lekukotasuna emateko.

Batzordeko lehendakari Remo Carlottok gidatuta Kongresuko bileran izan ziren. Helburua, frankismoko krimenak ikertzen ari den auzi judizialari buruz Argentinako Diputatuen Ganberako erabakiak ezagutze zen. Gainera, Ganberak auzi-jartzaileei babesa eskaini zien.

Oroimen, Egi eta Justizia alorrean argentinar esperientzia ezagutzeko gogoz, legebiltzarkideak Adolfo Perez Esquivel Pakearen Nobel sariduna, Maiatza Plazako Amonen Elkartea eta Maiatza Plazako Amen Elkartearekin (talde sortzailea) elkartu ziren. Bestalde, Memoria eta Giza Eskubideen Gunea (ESMA ohia, ezkutuko atxilotze eta tortura lekua izandakoa) eta Oroimenaren Parkea ezagutu zituzten. Azkenik, Laurak Bat euskal etxea ezagutu zuten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Parlamentaria Maribel Vaquero Montero, Parlamentario Juan Carlos Ramírez-Escudero Isusi, Parlamentario Julen Arzuaga Gumuzio, Parlamentario Mikel Unzalu Hermosa