Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Bigarren Euskara Planaren aurkezpena

2013.eko abenduak 05

Osasun sailburu Jon Darponek ziurtatu du Osakidetzaren Bigarren euskara plana aurrerapauso handia dela. Aurrerapausoa, bere hitzetan, pazienteenganako zerbitzuaren kalitatea hobetzen lagunduko duelako  baita hizkuntza eskubideen hedapenean ere. Sailburuarentzat gaixoak erosoen sentiarazten dien hizkuntzan artatu ahal izatea, zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza ekarriko du.

Jon Darpon, Osasun sailburuak, eman du gaur Osakidetzaren II. Euskara Planaren berri, Patxi Baztarrika, Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordearekin eta Jon Etxeberria, Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera. Hilaren 3an Administrazio Batzordeak onartu eta gaur bertan aurkeztu den II Plan honetan, Osakidetzako zuzendaritzak, profesionalek eta langileen ordezkari sindikalek hartu dute parte.

Euren aburuz, euskararen presentzia eta erabilera bermatu nahi da, ahoz zein idatzizko hizkuntza gisa; bai kanpo, bai barne harremanetan, euskara lan-hizkuntza bilakatuz horretarako baldintzak dituzten zerbitzu eta guneetan.

Jakina denez, Osakidetzaren 1go Euskara Planaren ebaluazio eta ondorioak 2013ko maiatzean aurkeztu ziren; behin lehenengo plangintzaldia bukatuta, bigarren aldiari ekin behar zaio orain. Hain zuzen, 2013ko abenduaren 3tik hasita, 6 urteko plangintzaldia, bi ebaluaziorekin: hiru urtera eta sei urtera.

Hala, bi alderdi hartu ditu planak oinarri gisa: bata, lehenengo Planarekin abiarazitako prozesuaren gaur egungo egoera (aurrerapausoak eta ahulguneak), eta bestea, azken urteotan sortu diren eta bigarren plangintzaldia baldintzatuko duten zenbait egoera eta elementu berri (euskarazko ikasketa akademikoak orokortu egin dira jakintza arlo guztietara eta euskararen ezagutza egiaztatua etortzen dira gero eta hautagai gehiago. Bestetik, EAEko Administrazio guztietarako bateratu egin dira zenbait arau eta jarduera, besteak beste hizkuntza ofizialen erabilera irizpideak eta BIKAIN ziurtagiria).

Esan bezala, Osakidetzako Bigarren Planaren Printzipio Orokorrak hauexek dira: Hizkuntza eskubideen errespetua, zerbitzu asistentzialen kalitatea hobetzea (euskarazko zerbitzuak eskainita) eta Progresibitatea (lehentasun handiagoa daukate zonalde euskaldunetako zerbitzuek eta herritarrengandik hurbilago dauden zerbitzu orokorrak [Lehen Mailako atentzioak eta Larrialdi zerbitzuek Atentzio Espezializatuak baino lehentasun handiagoa].

Ardatz nagusiak, berriz, honako hauek:

Batetik, aurrea hartu behar zaio herritarren eskariari, euskarazko arreta eskatzeko ardura haien esku utzi barik. Ondorioz, neurriak hartu behar dira erabiltzaileei egin beharreko harreran eta eman beharreko asistentzia-zerbitzuetan beraiek lehenetsitako hizkuntza erabiltzea bermatzeko, Lehen Mailako Arretatik hasi eta Arreta Espezializaturaino.

Bestetik, osasun-asistentziaren eremuko dokumentuetan arreta berezia jarri behar da, eta baita historia klinikoa osatzen duten dokumentu klinikoetan ere.

Hirugarrenik, barne-harremanei dagokienez, aurrerapausoak eman behar dira zerbitzu-erakundeek euren enplegatuekin izaten dituzten komunikazioetan, eta profesionalei euskaraz lan egitea errazteko baliabideak eskaini behar zaizkie.

Azkenik, Osakidetzako eta zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-taldeen konpromisoa, bultzada eta lidergoa behar du Euskara Plan berriak.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2013.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    El Consejero Darpón afirma que el II Plan de Euskera de Osakidetza buscará mejorar la calidad del servicio garan... http://t.co/wkMB9NPMxw

  • @PatxiSaez
    2013.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    .

    Zerbitzuaren kalitate linguistikoa eta pazienteen hizkuntza eskubideak Osakidetzako Euskara Planaren helburu.

    http://t.co/Pg5wRXE9VF

    .

  • @GasteizErdialde
    2013.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Consejero Darpón afirma que el II Plan de Euskera de Osakidetza buscará mejorar la... http://t.co/rzBtkio3VQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)