Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak abenduaren 6tik 8ra tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko du

2013.eko abenduak 04

Museoak abenduaren 20ra arte luzatuko du argitaragabeko argazkien erakusketa. Argazki horiek Vicente Crespok ateratakoak dira

Burdinbidearen Euskal Museoak, Azpeitian (Gipuzkoa) kokatuta dagoenak, datorren asteburuan (abenduaren 6tik 8ra), Konstituzioa eta Ama Birjina Sortzez Garbiko jaiak direla eta, tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko du Museoa eta Lasao artean.

Zerbitzu bereziaren programak ondorengo zirkulazioak kontuan hartzen ditu Azpeitiko Museotik irtenda:

Ostirala, abenduak 6: 12:30ean lurrunezko tren baten irteera.

Larunbata, abenduak 7: 12:30ean eta 17:00etan lurrunezko trenen irteerak.

Igandea, abenduak 8: irteerak 11:00etan (diesel-automotore batengatik bermatutako trena), 12:00etan (lurrunezko trena) eta 13:00ean (lurrunezko trena). Zirkulazio horiek ekitaldi honetan zehar tren historiko horien zerbitzuaz gozatzeko azken aukera izango da.

Abenduaren 6ko, ostirala, eta abenduaren 7ko, larunbata, osaketak  “AURRERA” lurrunezko tren-makina buru dela izango dira. Tren-makina hau 1898an Manchesterreko (Britainia Handia) NASMYTH & WILSON sinadurak sortu zuen Elgoibarretik Donostiara doan Trenbiderako.

Beste alde batetik, abenduaren 8rako, iganderako, Museoak 2013ko denboraldia ixteko jardunaldi berezi bat programatu du, hiru zirkulazioekin eta horrez gain 1920ko GRAFTON Lurrunezko Garabia martxan jarriko da eta 1932ko U-52 Bilboko Tranbia elektrikoa.

Abenduaren 8ko, igandeko, lehen zirkulazioa ALLAN Holandako enpresak 1953an sortutako diesel-elektriko automotore batengatik bermatuta egongo da. Automotore horren norakoa Portugaleko Trenbideak izan ziren.

Bigarren zirkulazioak, “PORTUGAL” Lurrunezko Tren-makinari omenaldia eskaintzeko balioko du. Urte honetan, hain zuzen, bere lehen Mendeurrena betetzen da, izan ere  1913an HENSCHEL Alemaniako enpresa batek sortu zuen eta honen norakoa Portugaleko Bide Estuko Trenbideak izan ziren.

Eta 2013ko azken zirkulazioak ere oroitzapenezko izaera bat izango du, izan ere “ZUGASTIETA” Lurrunezko Tren-makina bat izango da buru. Tren-makina honek urte honetan 125 urte bete ditu. Makina hau Glasgow-en sortu zuen SHARP STEWART enpresak eta honen norakoa Amorebietatik Gernikarako Trenbidea izan zen. Linea hau 1888ko udan inauguratu zen.

AZPEITIKO ARGAZKI HISTORIKOEN ERAKUSKETA LUZATU EGINGO DA

Duela mende bat Vicente Crespo epaileak ateratako Azpeitiko argazki historikoengatik sortutako interes handiaren aurrean, eta Burdinbidearen Euskal Museoan ikusgai daudenak 2013ko urriaren hasieratik aurrera, erakusketa luzatzea erabaki da. Erakusketa hau hasiera batean datorren igandean, abenduaren 8an bukatu beharra zeukan baina abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai. Egun honetan Museoak oporrengatik ateak itxiko ditu.

Eguberrietako jaiak bukatuta, eta BERTAN herriko merkataritza elkartearen laguntzari esker, erakusketa osatzen dituzten argazkiak erakunde honetan elkartuta dauden denden erakusleihoetan ikusgai egongo dira azpeitiarrek argazkiak ikus ditzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko