Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Olabide Ikastolaren 50 urteurrenean izan da

2013.eko abenduak 04

Iñigo Urkullu Lehendakariak Olabide Ikastolaren 50 urteurrenean egindako ekitaldi nagusian hartu du parte. Bai Lehendakaria zein Arantza Tapia, Ricardo Gatzagaetxeberria  eta  Ana Oregik sailburuak  1963an proiektua martxan jarri zutenei omentzeko ospakizunean izan dira.

Olabide Ikastolak hainbat ekitaldi antolatu ditu azken astean zehar urteurrena ospatzeko. Egindako ekintzen artean, gaur Teatro principal Antzokian egin den ekitaldiaz gain, logo berri baten diseinua eta zentroaren historia kontatzen duen liburuaren argitalpena azpimarratu daitezke.

Ikastolaren ibilbidea 1963an hasi zen Gasteizko dozena erdi bat familiek beren seme-alabei hezkuntza alternatiboa eskaintzea erabaki zutenean, euskarazko hezkuntza nahi zuten. Errejimen frankistaren debekuen ondorioz ezkutuan hasi ziren 14 ikasleri klaseak emanez. Gaur egun Olabide ikastolak 1560 ikasle eta 300 irakasle ditu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GasteizErdialde
    2013.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari Iñigo Urkullu asiste al 50 Aniversario de la Ikastola Olabide http://t.co/gGTMqZb11R
    #eajpnv... http://t.co/85DzCm4Gaf

  • @iurkullu
    2013.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    Gasteizko Olabide Ikastolaren 50 urteurrenean izan ginen http://t.co/ubkLVpBeUa

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)