Berriak Osasuna

Osakidetzaren bigarren Euskara Plana onartu du Administrazio Batzordeak

2013.eko abenduak 03

Osakidetzako II Euskara Plana onartu du gaur goizean Administrazio Kontseiluak, hain zuzen ere, Euskararen Nazioarteko Egunean bertan. Planaren berri, ostera, abenduaren 5ean emango da.

Bigarren plan honetan Osakidetzako zuzendaritzak, profesionalek eta langileen ordezkari sindikalek hartu dute parte. Hiru dira, funtsean, planaren printzipioak: hizkuntza eskubideen errespetua, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta progresibitatea.

Helburua, berriz, euskararen presentzia eta erabilera bermatzea da, ahoz zein idatzizko hizkuntza gisa; bai kanpo, bai barne harremanetan, euskara lan-hizkuntza izatea ahalbidetuz horretarako baldintzak dituzten zerbitzu eta guneetan.

2 iruzkin
  • @AEMMIB
    2013.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osakidetzaren bigarren Euskara Plana onartu du Administrazio Batzordeak. http://t.co/vPNsotrkZF

  • @AEMMIB
    2013.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Consejo de Administración aprueba el segundo Plan de Euskara de Osakidetza http://t.co/Tk15yWM3Ek vía @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan